77. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Euskarazko udalekuetan parte hartzeko diru-laguntzen deialdia 2022. urtea. Laburpena

DDBN (Identif.): 619580.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/619580).

Deialdi honen xedea da D ereduko ikasleentzat antolatzen diren euskara hutsezko udalekuetan parte hartzeak sortzen duen gastua hein batean finantzatzea. Laguntza honen helburua hizkuntza murgiltze praktikak bultzatzea da, euskararen erabilera garatzeko eta finkatzeko eskolaz kanpoko arloan.

Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek eskatu ahalko dute euskarazko udalekuetarako diru-laguntza:

a) Lehen Hezkuntzako edo DBHko ikaslea izatea.

b) D ereduko ikaslea izatea (ikastetxe publiko edo ikastolan euskaraz ikastea).

c) Berriobeitin erroldatua egotea udalekuak irauten duen bitartean eta diru-laguntza eskatzen denean.

Eskabideak irailean aurkeztuko dira Berriobeitiko Udalaren Erregistroan. Horretarako, deialdi honekin batera doan eredu normalizatuko eskabidea bete eta sinatu beharko da. Eskabideekin batera deialdi honetako bosgarren oinarrian ezarritako agiriak eta informazioa erantsi beharko da.

Berriobeitin, 2022ko apirilaren 6an.–Alkatea, Raul Julio Bartor Perez.

Iragarkiaren kodea: L2205077