77. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAURREGAINA

Udal plan orokorraren aldaketa xehatua, 1. poligonoko
4. lurzatiaren erabilera handitzeko eta araudia garatzeko.
Hasierako onespena

Abaurregaineko Udalak, 2022ko martxoaren 23an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Abaurregaineko Udal plan orokorraren aldaketa xehatua, 1. poligonoko 4. lurzatiaren erabilera handitzeko eta araudia garatzeko.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aukera izan dezaten egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egiteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Abaurregainen, 2022ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Francisco Javier Encaje Araña.

Iragarkiaren kodea: L2204888