77. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, gizarte-langilearen lanpostuak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko. Onartuen behin betiko zerrenda

Alkatetzak 2022ko martxoaren 30ean emandako 801 zenbakiko Ebazpenaren bidez, onetsi egin zen onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, gizarte-langilearen lanpostuko 6 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Lanpostu horiek 0514B10501-601-701, 2014B10507-08 eta 2114B10509 lanpostu zenbakiekin identifikatzen dira, eta Tuterako Udalaren eta haren mendeko erakundeen zerbitzura jarduteko dira.

Deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2022ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 11n.

“Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Onestea aipatutako deialdiko izangai onartuen behin betiko zerrenda:

Lekualdatze-lehiaketarako izangaiak

–Onartuak:

GONZÁLEZ ARCAS, EVA

Bigarrena.–Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan, behar diren ondorioak izan ditzan. Orobat, Udalaren webgunean (www.tudela.es) kontsulta daiteke, deialdiari buruz dagoen ‘Ofertas de empleo’ aiputik abiatuta.

Tuteran, 2022ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2205016