77. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

86/2022 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, ebazpen honetan atzemandako akatsak zuzentzen dituena: 72/2022 Ebazpena, martxoaren 14koa, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Barneko zuzendari nagusiak martxoaren 14an emandako 72/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Foruzaingoko agente lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori 2022ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 30ekoan.

Ebazpen horri erantsitako oinarrietan, V. eranskinean, berariazko lehiaketa bidez bete behar diren lanpostuetako proba teoriko-praktikoen gai-zerrendak jasotzen dira, besteak beste, Landa-lanetako Brigada Kriminalistikoari dagokiona.

Nafarroako Foruzaingoaren txostenaren bidez, aditzera eman da zenbait akats daudela Ikerketa Kriminalaren Arloko Landa-lanetako Brigada Kriminalistikoari dagokion gai-zerrendan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluan xedatuta dago egintza edo xedapena eman duen organoari egokituko zaiola zuzentzea administrazio egintza eta xedapenenetan egiten diren akats material, aritmetiko eta egitatezkoak. Akatsen zuzenketan horrek dakartzan ondorio juridikoak zehaztu beharko dira, eta jakinarazi edo argitaratu diren egintzak izanez gero, zuzenketak ere nahitaez jakinarazi edo argitaratu beharko dira.

Horregatik guztiagatik, eta transkribatutako 109.2 eta 125. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, bidezkoa da akats horiek zuzentzea.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 10. artikuluaren bidez esleituak ditudan eginkizunak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarrietako V. eranskinean atzemandako akatsak zuzentzea (Barneko zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 72/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia). Zehazki, Landa-lanetako Brigada Kriminalistikoaren proba teoriko-praktikoaren gai-zerrenda zuzendu beharra dago, honela geldituko baita hitzez hitz:

“Ikerketa Kriminalaren Arloa

Landa-lanetako Brigada Kriminalistikoa.

1. gaia.–Kriminalistika.

2. gaia.–Lofoskopia.

3. gaia.–Arrasto lofoskopikoak errebelatzea.

4. gaia.–Antropologia forentsea.

5. gaia.–Armak.

6. gaia.–Oinetakoen eta pneumatikoen arrastoak.

7. gaia.–Askotariko ebidentziak.

8. gaia.–Ebidentzia biologikoak.

9. gaia.–Ebidentzia kimikoak.

10. gaia.–Informazioaren teknologiak.

11. gaia.–Irudia.

12. gaia.–Ebidentziak tratatzea landan.

13. gaia.–Argazkigintza, begi-ikuskapen tekniko eta polizialean.”

2. Ebazpen honen kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko web atarian (www.nafarroa.eus), deialdiaren fitxan, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Foruzaingoko Burutzari, Barne Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Atalari eta epaimahaikideei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko apirilaren 8an.–Barneko zuzendari nagusia, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2205240