74. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

733/2022 EBAZPENA, martxoaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2022ko otsailaren 17an emandako 307/2022 Ebazpena. Haren bidez, hautaproben bitartez bi izangai-zerrenda egiteko deialdiak onetsi ziren, artxiboetako oinarrizko lanpostuko teknikari lanpostua betetzeko (A mailakoa), bata aldi baterako kontratazioak egiteko, eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezien egoeran, betiere Nafarroako Unibertsitate Publikoan sortzen diren beharrak betetzearren.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2022ko otsailaren 17an emandako 307/2022 Ebazpenaren bidez, hautaproben bitartez bi izangai-zerrenda egiteko deialdiak onetsi ziren, artxiboetako oinarrizko lanpostuko teknikari lanpostua betetzeko (A mailakoa), bata aldi baterako kontratazioak egiteko, eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezien egoeran, betiere Nafarroako Unibertsitate Publikoan sortzen diren beharrak betetzearren.

Akats bat aurkitu dugu ebazpenean, laugarren oinarriaren lehenbiziko apartatuan, bi deialdien arau komunei buruzkoan; izan ere, probari dagokionez, aditzera ematen da bi parteak egun berean eginen direla, baina gaizki dago hori, bi parteak egun banatan eginen baitira.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2. artikuluak dioenez, “Administrazio Publikoek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako akats material, egitezko edo aritmetikoak”.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Zuzentzea bi deialdien arau komunei buruzko laugarren oinarriaren lehenbiziko apartatuan aurkitutako akatsa, probari buruzkoa.

Honela dioen tokian:

“4.1. Ebazpen honek onetsi dituen deialdietako hautaketa-prozesua proba baten bidez eginen da; bi parte hauek izanen ditu:

–Lehen partea: erantzuteko hainbat aukera dituzten galderen zerrenda bat izanen da, eta galdera bakoitzarentzat erantzun bakarra izanen da balioduna. Galderak I. eranskinean ezarririko gai-zerrendaren A eta B multzoei buruzkoak izanen dira, eta erantzun okerrek puntuak kenduko dituzte.

–Bigarren partea: garatu beharreko galderak edo II. eranskineko gai-zerrendaren B multzoari buruzko kasu praktikoak erantzun behar dira idatziz.

Bi parteak baztertzaileak izanen dira, eta baztertuta geratuko dira parte bakoitzean gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak. Bi zatien probak egun berean eginen dira, bata bestearen ondotik. Lehen proba gainditu dutenei soilik zuzenduko die epaimahaiak bigarren proba.”

Honela esan behar du:

“4.1. Ebazpen honek onetsi dituen deialdietako hautaketa-prozesua proba baten bidez eginen da; bi parte hauek izanen ditu:

–Lehen partea: erantzuteko hainbat aukera dituzten galderen zerrenda bat izanen da, eta galdera bakoitzarentzat erantzun bakarra izanen da balioduna. Galderak I. eranskinean ezarririko gai-zerrendaren A eta B multzoei buruzkoak izanen dira, eta erantzun okerrek puntuak kenduko dituzte.

–Bigarren partea: garatu beharreko galderak edo kasu praktikoak erantzun behar dira idatziz II. eranskineko gai-zerrendaren B multzoari buruz.

Bi parteak baztertzaileak izanen dira, eta bazterturik geldituko dira parte bakoitzean gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak. Bi probak egun banatan eginen dira. Lehen proba gainditu dutenak soilik deituko ditu epaimahaiak bigarren probara.”

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Unibertsitatearen iragarki-ohol elektronikoan argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Giza Baliabideen Zerbitzuari eta izendatutako epaimahaikideei aditzera ematea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2022ko martxoaren 29an.–Joaquín Romero Roldán, Kudeatzailea.

Iragarkiaren kodea: F2205203