71. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

85E/2022 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Telefónica Móviles España SAk aurkeztutako Azpiegituren Lurralde Planaren 11. aldaketa.

Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak antolatzeko maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legearen arabera, operadoreek Nafarroako Gobernuko departamentu eskudunari komunikatu beharko diote planaren edukiaren edozein aldaketa, planean beharrezko diren eguneraketak eginez.

Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 13ko 53E/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera eman zitzaion Telefónica Móviles España SAk aurkeztutako Azpiegituren Lurralde Planaren 11. aldaketaren tramitazioari, eta agindua eman zen eskatutako kokapenak Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzeko, interesdunek bidezkotzat jotzen zituzten alegazioak aurkez zitzaten.

Orobat, ebazpen horretan errekerimendua egin zitzaien Biodibertsitatearen Zerbitzuari, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, NOPLOIko Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuari eta Ondare Historikoaren Zerbitzuari, txostena egin zezaten, nork bere eskumenen esparruan, azpiegituren lurralde planaren aldaketa horiei buruz. Aipatu unitateek eta Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuak txosten horiek egin dituzte, dagozkien determinazioekin, eta ebazpen honen II. eranskinean bildu dira.

Gobernu Irekiaren Atarian jendaurrean egon den epearen barruan, alegazio hauek aurkeztu ditu Burlatako Udalak, 3101238-Burlata-Osasun etxea estazioa dela eta:

1. Alegatzen da sustatzaileak ez duela justifikatzen Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak antolatzeko maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean ezarritakoa betetzen duenik.

Horri dagokionez, esan behar da operadoreak puntu berezien identifikazioa eta puntu horietako emisio elektromagnetikoen neurketa teorikoak dituen taula bat aurkeztu duela estazioaren ezaugarrien fitxaren barruan (fitxaren 8.4 puntua). Neurketa horien kalkulu teorikoan kontuan hartzen dira lehendik zeuden emisio mailak. Fitxan islatutako maila horiek Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak antolatzeko maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean ezarritako mugen azpitik daude.

Horrez gainera, 2022ko martxoaren 3ko txostenean, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak esan du esposizio mailak telekomunikazioen arloan indarrean dagoen legerian ezarritakoak baino baxuagoak direla.

Hartutako neurrien (altuera, orientazioa, etab.) justifikazioari dagokionez, kontuan hartu behar da instalatutako bi antenak barrukoak direla eta kanpoaldean jarri ohi direnek baino potentzia askoz gutxiago dutela. Hortaz, emisio elektromagnetiko gutxiago dago ere.

2. Bestalde, alegatzen da proposatutako kokapenak ez dituela betetzen telekomunikazio sareen instalazio irrati-elektrikoak arautzen dituen udal ordenantzan ezarritako determinazioak (2005eko 105. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 2koa), ondoren azaltzen dena dela eta:

–Sentikortzat jotako ekipamendu batean kokatzen da, eta ordenantzaren 4. artikuluak ez du horretarako aukerarik ematen (izatez, debekatu egiten ditu horrelako instalazioak 100 metroko erradio inguruan, aipatu ekipamenduen kanpoko perimetrotik neurtuta).

–Ez da justifikatzen mastaren altuera ordenantza horretan ezarritakoaren arabera (5.art.):

  • Horri dagokionez, esan behar da espediente honen xedea dela aurkeztutako ALPk Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak antolatzeko maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean ezarritakoa betetzen duela bermatzea; hau da, ez du zehaztu behar Burlatako udal ordenantza zenbateraino betetzen duen, ordenantza hori betetzen dela eskatzeko ardura udal horri baitagokio, bere jardun eremuan bidezkoak diren espedienteen bidez.

2015eko ekainaren 24ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak erabaki zuen telekomunikazioen arloan eskumenak dituen departamentuak tramitatu eta ebatziko dituela Nafarroako Foru Komunitateko azpiegituren lurralde planak, 10/2002 Foru Legean arautzen diren horiek.

Horrenbestez, indarreko legedian ezarritakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluaren bidez ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Telefónica Móviles Españak SAk aurkeztutako Nafarroako Foru Komunitatean duen Azpiegituren Lurralde Planaren 11. aldaketa onestea, barne direla ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren kokapenak eta II. eranskinean agertzen diren determinazioak, ukitutako instalazioek bete beharko dituztenak.

2. Ebazpen hau igortzea Biodibertsitatearen Zerbitzura, Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzura, Ondare Historikoaren Zerbitzura, Lurralde eta Paisaia Zerbitzura eta Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzura.

3. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Telefónica Móviles España SAri eta alegatzaileei jakinaraztea, eta aditzera ematea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko martxoaren 21ean.–Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusia, Guzmán Miguel Garmendia Pérez.

I. ERANSKINA

ESTAZIOA

KODEA

HERRIA

X KOOR.

Y KOOR.

OTANARTE ER

3100011

BAZTAN

626695

4785822

LEITZA/INDUSTRIALDEA

3100144

LEITZA

588021

4770551

P/ALMA HOTELA

3100349

IRUÑA

612492

4741693

ULTZAMAKO BENTA

3100365

ULTZAMA

611813

4765405

OLABE/LORENTXO

3100442

OLAIBAR

613924

4749465

ATARRABIA/INDUSTRIALDEA

3100465

ATARRABIA

613540

4743431

AZKOIEN/INDUSTRIALDEA

3100594

AZKOIEN

597772

4687508

GORRAITZ/HOTELA

3100645

EGUESIBAR

616140

4741988

ARTAXOA ER

3100779

ARTAXOA

602626

4715647

P/DIARIO DE NAVARRA

3100837

GALAR

611223

4738754

ZANGOZA/ROCAFORTE CENER

3100838

ZANGOZA

641567

4717074

ANDOSILLA/INDUSTRIALDEA

3100849

ANDOSILLA

587316

4689958

FUNES/VIRTO

3100867

FUNES

596623

4678572

CORTES/ULTRACONGELADOS

3100968

CORTES

631043

4642738

LEKUNBERRI/MEKATECH

3101152

LEKUNBERRI

588580

4761899

EULATE/KONTSULTATEGIA

3101235

EULATE

564780

4736319

BURLATA/OSASUN ETXEA

3101238

BURLATA

612916

4742466

ITZALLE/OSASUN ETXEA

3101242

GALOZE

653040

4740832

* Koordenatuak Datum sisteman (ETRS-89, 30. EREMUA) eman dira.

II. ERANSKINA

Berariazko determinazioak:

–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak hau informatu du:

3100779 - Artaxoa ER estazioa.

Instalazioa 11 metroko sareta dorre bat da, panel erako bi antena jartzeko, eta lehendik dagoen obra-txabolarako, non Telefónicaren irrati-maiztasuneko ekipoak baitaude.

Ez dago jasota instalazioak lurzoru urbanizaezinean baimendu daitekeen jarduerarako baimena izan duenik. Zerbitzu honetan dauden datuen arabera (ortoargazkiak, SITNA bisorea), jarduketa 1987-1991 aldiko ortoargazkian agertzen da.

Dagoen instalazioaren legezkotasuna egiaztatzen ez bada, legeztatzeko izapideak egin beharko dira 1/2017 LFDren 117. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz.

Artaxoako Udal Planean, kokalekua basoko lurzoru gisa dago sailkatuta, eta haren hirigintzako araubidea 10/94 Foru Legean ezarritakoa da, non azpiegiturak baimentzeko modukoak baitira.

3100442 - Olabe/Lorentxo estazioa.

Aurrez ikusitako instalazioak tximinian ainguratutako antena lerrokide bat izanen du, eta hostal izateko eraikin baten barruan instalatutako elikatzeko ekipoak eta irrati ekipoak. Hostal hori lurzatian dagoen zerbitzuguneari lotuta dago.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 110. artikuluak hau dio: «jarduera eta erabilera onartuak izanen dira lurzoru urbanizaezina babestu eta zaintzeko helburuekin berez bateragarriak direnak, eta bermatzen dutenak lurzoru hori babestu edo gorde behar izateko aintzat hartutako balioak edo arrazoiak ez dituztela aldatuko».

Jarduketa onartuak dira, besteak beste:

a) Lehendik dauden eraikin edo instalazioetako esku-hartzeak, betiere jarduera edo erabilera aldatzen ez bada eta bolumena handitzen ez bada, eta zerbitzu berririk behar ez badute.

Artikulu horretan aurreikusitako ondorioetarako, lehendik dauden eraikuntza, instalazio eta eraikinek legezko egoeran egon behar dute. Hala ez bada, haietan jarduketa berri bat egiteko eskaerak lehendik dauden erabilerak eta jarduketa eta eraikuntzak legeztatzeko eskaera ere bildu beharko du.

Ez dago egiaztatuta antena kokatzeko erabili nahi den eraikinak lurzoru urbanizaezineko jarduera baimengarrietarako baimena izan duenik. Zerbitzu honetan dauden datuen arabera (ortoargazkiak, SITNA bisorea), lurzatian egindako lehen jarduketak 1982-1984 aldiko (gasolindegia) eta 1987-1991 aldiko (hostala) ortoargazkietan agertzen dira.

Baimendutako jarduera eta erabilerak udal eskumenaren esparrukoak dira, eta ez dute behar lurzoru urbanizaezineko jarduera baimengarrietarako baimenik (LAHFLren testu bateginaren 117. artikulua), deusetan galarazi gabe beste organo edo administrazio batzuen (Konfederazio Hidrografikoa, Ingurumen Departamentua, Herri Lan Zuzendaritza Nagusia, Ondare Historikoa...) lizentzia edo, hala badagokio, baimena lortu beharra, eta baztertu gabe izapide horietan organo eskudunak baloratzea sektoreko araudia eta lurraldearen antolamendurako tresnak betetzen diren.

Ildo horretan, ALPn, Olabe-Lorentxo kokalekuan jasotako instalazioek ez dute behar baimenik, betiere instalazioak jartzeko erabili den eraikinaren legezkotasuna egiaztatzen bada. Ezin bada legezkotasuna egiaztatu, legeztatzeko eskatu beharko da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 117. artikuluan ezarritako prozedura betez.

3100011 - Otanarte ER estazioa.

Instalazioa lehendik dagoen TELXIUSen kokalekuan jarriko da.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emandako otsailaren 4ko 36E/2019 Ebazpena dago. Haren bidez, ingurumen ukipenetarako baimena ematen da telefonia mugikorreko oinarrizko estazio bat jartzeko Otanarten (Erratzu), Baztango udal mugartean. Sustatzailea Telxius Torres España SLU da.

Ingurumen baimen horrek lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena ere hartzen du.

Orain eskatutako jarduerak direla eta, lehendik dagoen instalazio batean esku hartu behar da eta ez da jarduera edo erabilera aldatuko, ezta bolumena handituko ere, eta ez da behar zerbitzu berririk. Hortaz, jarduera baimengarriak dira 1/2017 LFDren 110. artikuluaren ondorioetarako.

Baimendutako jarduera eta erabilerak udal eskumenaren esparrukoak dira, eta ez dute behar lurzoru urbanizaezineko jarduera baimengarrietarako baimenik (LAHFLren testu bateginaren 117. artikulua), deusetan galarazi gabe beste organo edo administrazio batzuen (Konfederazio Hidrografikoa, Ingurumen Departamentua, Herri Lan Zuzendaritza Nagusia, Ondare Historikoa...) lizentzia edo, hala badagokio, baimena lortu beharra, eta baztertu gabe izapide horietan organo eskudunak baloratzea sektoreko araudia eta lurraldearen antolamendurako tresnak betetzen diren.

Determinazio orokorrak.

–Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Irekitzeko lizentziaren fasean, eta oinarrizko estazioak martxan jarri baino lehen, teknikari eskudun baten ziurtagiria aurkeztuko da dagozkion udaletan. Txosten horretan justifikatuko da estazioak proiektu teknikoarekin eta aurkeztutako eranskinekin bat egin direla, eta emisio irrati-elektrikoetako esposizio mailen neurketa errealen emaitzak emanen dira. Neurketak erradiazio handiena den tokian eginen dira (bertaratzerik bada), barne direla bereziki aintzat hartu beharreko erabilera-eremuak, urtarrilaren 11ko CTE23/2002 Aginduan eta geroko aldaketetan ezarritako prozedurari jarraikiz eta maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

–Ondare Historikoaren Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Ondare historikoaren arloan indarra duen legedian ezarritakoarekin bat (Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 59. artikulua eta Espainiako Ondare Historikoari buruzko 16/1985 Legearen 42.3 eta 44. artikuluak), ezagutzen ez den aztarna arkeologikoren bat agertzen bada aurreikusitako lanak egin bitartean, lanak gelditu eta horren berri eman beharko zaio, berehala, Arkeologia Atalari. Aipatu foru legearen 101.h artikulua aplikatuz, ohartarazpen hori ez betetzeagatik ondare historikoari eragiten zaion edozein ukipen arau-hauste larritzat hartuko da.

–Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Operadoreak abenduaren 31n martxan dauden estazioen zerrenda aurkeztu beharko du, egun hori baino lehen, gutxienez datu hauekin: estazioaren kodea, UTMX eta UTMY koordenatuak, erabilitako teknologiak (GSM, UMTS, LTE, etab.), emisio frekuentziak eta sektoreen potentziak. Azken urtean estazioan aldaketarik izan ez bada, aski izanen da estazioaren kodea ematea eta adieraztea ez duela aldaketarik izan.

–Biodibertsitatearen Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Sustatzaileari gogorarazi behar zaio ezen, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren arabera, obretako udal lizentziak eman baino lehen instalazio bakoitzaren ingurumen ukipenetarako baimen egokia tramitatu beharko dela, baldin eta instalazioa lurzoru urbanizaezinean kokatzen bada eta aldez aurretik baimen hori ez badu.

–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Informazio orokor gisa, adierazten da ezen lurzoru urbanizaezineko kokapen guztiek, lurzoru urbanizaezineko jarduera baimengarrientzako baimena behar badute, instalatu baino lehen tramitatu beharko dutela baimena, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat. Orobat, aditzera ematen da baimen horiek eskatzeko behar den dokumentazio teknikoa aipatu uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan zehaztuta dagoela, horren bidez onetsi baitzen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina, eta ohartarazten da ezen, egin gogo diren instalazioak nahi diren tokietan gauzatzeak uki ditzakeen edo gauzatze hori baldintzatzen ahal duten azpiegiturei eta/edo zortasunei dagokienez, operadoreek, obrak gauzatu baino lehen, behar diren baimen eta txosten guztiak eskuratu beharko dituztela kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

Iragarkiaren kodea: F2204150