71. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

73E/2022 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Localecommerce SLk aurkeztu duen Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Plana.

Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak antolatzeko maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legearen arabera, operadoreek Nafarroako Gobernuko departamentu eskudunari komunikatu beharko diote planaren edukiaren edozein aldaketa, planean beharrezko eguneraketak eginez.

Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 6E/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera eman zitzaion Localecommerce SLren Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Planaren tramitazioari, eta agindua eman zen eskatutako kokapenak Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzeko, interesdunek bidezko alegazioak aurkez zitzaten.

Orobat, ebazpen horretan, txostenak egin zitzaten eskatu zitzaien Biodibertsitatearen Zerbitzuari, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, NOPLOIko Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuari eta Ondare Historikoaren Zerbitzuari, nork bere eskumenen esparruan, azpiegituren lurralde planaren aipatu tramitazioari buruz. Aipatu unitateek eta Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuak txosten horiek egin dituzte, dagozkien determinazioekin, eta ebazpen honen II. eranskinean bildu dira.

Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren Atarian jendaurrean egon den bitartean, ez da alegaziorik aurkeztu.

2015eko ekainaren 24ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak erabaki zuen telekomunikazioen arloan eskumenak dituen departamentuak tramitatu eta ebatziko dituela Nafarroako Foru Komunitateko azpiegituren lurralde planak, 10/2002 Foru Legean arautzen diren horiek.

Horrenbestez, indarreko legedian ezarritakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluaren bidez ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Localecommerce SLk aurkeztu duen Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Plana onestea, barne direla ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren kokapenak eta II. eranskinean agertzen diren ukitutako instalazioek bete beharreko determinazioak.

2. I. eranskineko b) atalean agertzen diren kokapenak baztertzea, bertan agertzen diren unitate organikoek haien kontrako txostena egin baitute. Txosten horiek dira baztertzeko arrazoia, eta operadoreari jakinaraziko zaizkio ebazpen honekin batera.

3. Ebazpen hau igortzea Biodibertsitatearen Zerbitzura, Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzura, Ondare Historikoaren Zerbitzura, Lurralde eta Paisaia Zerbitzura eta Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzura.

4. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Localecommerce SLri jakinaraztea, eta aditzera ematea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko martxoaren 14an.–Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusia, Guzmán Miguel Garmendia Pérez.

I. ERANSKINA

a) atala. Planean sartutako estazioak

ESTAZIOA

KODEA

HERRIA

X KOOR.

Y KOOR.

MEANO

S/C

MEANO

543158,0

4716972,6

ARROITZ

S/C

ARROITZ

574295,3

4715558,1

ARROITZ-EKOLO

S/C

ARROITZ

574532,5

4714581,5

TAFALLA

S/C

TAFALLA

608608,1

4708826,0

GALIPENTZU ZAHARRA BILTEGIA

S/C

GALIPENTZU ZAHARRA

630357,7

4709297,6

GALIPENTZUBERRI UDALETXEA

S/C

GALIPENTZUBERRI

632154,1

4709819,7

GALIPENTZU ZAHARRA UDALETXEA

S/C

GALIPENTZU ZAHARRA

630556,0

4709184,4

* Datum ETRS-89 (30. EREMUA) sisteman eman dira koordenatuak

b) atala. Planetik baztertutako estazioak

ESTAZIOA

UDALERRIA

KONTRAKO TXOSTENAREN EGILEA

UXUE

UXUE

Ondare Historikoaren Zerbitzua

UXUE UDALETXEA

UXUE

Ondare Historikoaren Zerbitzua

II. ERANSKINA

Determinazio orokorrak

–Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Irekitzeko lizentziaren fasean, eta oinarrizko estazioak martxan jarri baino lehen, teknikari eskudun baten ziurtagiria aurkeztuko da dagozkion udaletan. Txosten horretan justifikatuko da estazioak proiektu teknikoarekin eta aurkeztutako eranskinekin bat egin direla, eta erantsiko dira esposizio erradioelektrikoaren mailen benetako neurketen emaitzak. Neurketak eginen dira erradiazio handiena dagoen toki irisgarrian, arretazko erabilerako eremuak barne direla, urtarrilaren 11ko CTE23/2002 Aginduan eta geroko aldaketetan ezarritako prozedurari jarraikiz eta maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

–Ondare Historikoaren Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Ondare historikoaren arloan indarra duen legedian ezarritakoarekin bat (Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 59. artikulua eta Espainiako Ondare Historikoari buruzko 16/1985 Legearen 42.3 eta 44. artikuluak), ezagutzen ez den aztarna arkeologikoren bat agertzen bada aurreikusitako lanak egin bitartean, lanak gelditu eta horren berri eman beharko zaio, berehala, Arkeologia Atalari. Aipatu foru legearen 101.h artikulua aplikatuz, ohartarazpen hori ez betetzeagatik ondare historikoari eragiten zaion edozein ukipen arau-hauste larritzat hartuko da.

–Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Operadoreak abenduaren 31n martxan dauden estazioen zerrenda aurkeztu beharko du, egun hori baino lehen, gutxienez datu hauekin: estazioaren kodea, UTMX eta UTMY koordenatuak, erabilitako teknologiak (GSM, UMTS, LTE, etab.), emisio frekuentziak eta sektoreen potentziak. Azken urtean estazioan aldaketarik izan ez bada, aski izanen da estazioaren kodea ematea eta adieraztea ez duela aldaketarik izan.

–Biodibertsitatearen Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Sustatzaileari gogorarazi behar zaio ezen, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren arabera, obretako udal lizentziak eman baino lehen instalazio bakoitzaren ingurumen ukipenetarako baimen egokia tramitatu beharko dela, baldin eta instalazioa lurzoru urbanizaezinean kokatzen bada eta aldez aurretik baimen hori ez badu.

–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Era berean, informazio orokor gisa, adierazten da ezen lurzoru urbanizaezineko kokapen guztiek, lurzoru urbanizaezineko jarduera baimengarrientzako baimena behar badute, instalatu baino lehen tramitatu beharko dutela baimena, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat. Orobat, aditzera ematen da baimen horiek eskatzeko behar den dokumentazio teknikoa aipatu uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan zehaztuta dagoela, horren bidez onetsi baitzen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina, eta ohartarazten da ezen, egin gogo diren instalazioak nahi diren tokietan gauzatzeak uki ditzakeen edo gauzatze hori baldintzatzen ahal duten azpiegiturei eta/edo zortasunei dagokienez, operadoreek, obrak gauzatu baino lehen, behar diren baimen eta txosten guztiak eskuratu beharko dituztela kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

Iragarkiaren kodea: F2203903