70. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, 2022an autoenplegua sustatzeko laguntzena. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 617189.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/617189).

Helburua eta xedea.

Oinarri arautzaile hauen xedea da pizgarriak ezartzea, autoenpleguaren bidez ekonomia-jarduera sustatzeko Eguesibarren.

Laguntza hauek aplikatzeko, diruz lagungarriak diren ekintzak gauzatu beharko dira 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitartean.

Eskatzaileen betebeharrak.

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izateko, langile autonomoek baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Eguesibarren erroldaturik egotea gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin, eta erroldaturik segitzea laguntzaren justifikazioak dirauen denbora guztian.

b) Nafarroako Enplegu Zerbitzuko agentzietan langabezian eta enplegu eskatzaile gisa inskribatuta egotea jarduera hasten duen unean.

c) Langile autonomo gisa lan egiten hasi eta alta ematea Eguesibarren ekonomia-jardueren gaineko zergan eta Gizarte Segurantzako langile autonomoen araubide berezian.

Laguntza hauen onuradun izanen dira, halaber, bazkide gisa sartzen direnak lan elkartuko mikrokooperatiba batean, lan elkartuko kooperatiba batean edo lan sozietate batean, baldin eta egiaztatzen badute alta emanda daudela dagokien sistema orokorrean; gainera, sozietate horrek Eguesibarko ekonomia-jardueren gaineko zergan inskribatuta egon beharko du.

d) Deialdiak fakturazioari buruz ezartzen dituen baldintzak betetzea.

e) Egunean izatea zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak. Horretarako behar diren ziurtagiriak aurkeztuko dituzte (Foru Ogasuna eta Gizarte Segurantza). Ofizioz egiaztatuko dira Eguesibarko Udalarekiko zerga betebeharrak.

f) Jarduerak alta emanda egon beharko du Eguesibarko ekonomia-jardueren gidan, eta eguneratuta iraun. Laguntza eskatu aurretik egon beharko dute alta emanda.

g) Eskaera egin aurretik, Tokiko Garapenerako Arloak elkarrizketa eginen die jardueraren titularrei, eta hartan azaldu beharko dituzte egin nahi dutenaren nondik norakoak.

Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izanen da, autonomo gisa lanean hasi eta biharamunetik hasita. Eskabidea epez kanpo aurkeztuz gero, ukatu eginen da dirulaguntza. Eskabideak aurkezteko epea 2022ko urriaren 31n amaituko da.

Deialdiaren onespenaren data dela-eta, aurkezteko epearen baldintza betetzen ez duten eskabideak ere onartuko dira, baldin eta deialdiaren gainerako baldintzak betetzen badituzte. Kasu horietan, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasiko da kontatzen eskabideak aurkezteko bi hilabeteko epea.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2022ko martxoaren 22an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2204423