70. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Hiri-jarduketarako plan berezia 5. poligonoko 179. eta 180. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzak 2022ko martxoaren 22an emandako 331/2022 Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat Funesko 5. poligonoko 179. eta 180. lurzatietan, Funesko Udalak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan nahiz udal honen egoitza elektronikoan ere emanen da argitara; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Funesen, 2022ko martxoaren 22an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2204372