68. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

60C/2022 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Irunberriko Nordex Blades Spain SAU enpresaren hitzarmen kolektiboko soldaten 2022ko berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Irunberriko Nordex Blades Spain SAU enpresaren hitzarmen kolektiboko soldaten 2022ko berrikuspenari buruzko buruzko akordioaren testua (kode zenbakia: 31101782012021), erregistro honetan 2022ko martxoaren 7an sartu zena, enpresaren ordezkaritzak eta ordezkaritza sindikalaren zati batek (CC.OO. eta UGT) 2022ko otsailaren 23an sinatua, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko martxoaren 20an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Irunberriko Nordex Blades Spain SAU enpresaren hitzarmen kolektiboko soldaten 2022ko berrikuspenari buruzko akordioa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2204182