68. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA KUDEATZEKO LEITZAKO, GOIZUETAKO, ARESOKO ETA ARANOKO MANKOMUNITATEA

2022rako tasak, prezio publikoak eta zergak. Hasierako onespena

Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2022ko martxoaren 2an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2022ean indarra izanen duten karga-tasa, tasa eta prezio publikoak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako tasak eta prezio publikoak jendaurrean egonen dira, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo iradokizunak aurkez ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira 2022rako zerga-tasa, tasa eta prezio publiko horiek eta bere osotasunean argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Leitzan, 2022ko martxoaren 9an.–Lehendakaria, Amaia Jaka Apezetxea.

Iragarkiaren kodea: L2203587