68. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Herri-lurretako aprobetxamenduak. Eskaerak aurkeztea

Vianako Udalak, 2022ko martxoaren 17an egin bilkuran, 15 eguneko epea irekitzea erabaki zuen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, eskubidea dutela uste duten herritarrek eska dezaten ondoko herri-lurren lehentasunezko aprobetxamendua edo zuzeneko adjudikazioaren bidezkoa –zer dagokien eta horixe–, betiere Udal Idazkaritzan dagoen eskabide orri ofiziala beteta. Herri-lurretako laborantzako lurrak eta lehorrekoak dira, eta Soto eta Granja-La Lastra alderdietan daude.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, bat etorriz Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 181. artikuluarekin.

Vianan, 2022ko martxoaren 21ean.–Alkate udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2204164