68. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Hirigintza Alorreko udal bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Espediente zenbakia: 112/2022.

Sustatzailea: S.B. Pizza SL.

Jarduera: lokala handitzea, jatetxe-pizzeria jardueraren biltegirako.

Tokia: Valle del Roncal kalea, 45-behea (1. poligonoa, 951. lurzatia, 8. azpieremua, 14. hiri-unitatea).

Azkoienen, 2022ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2204156