68. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAKAR

Ordenantza, bideen erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Otsakarko Kontzejuko herritarren batzarrak, 2022ko otsailaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Otsakarko bideen erabilera arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratuta, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Otsakarren (Atetz), 2022ko martxoaren 15ean.–Kontzejuburua, Miguel Ángel Orrio Espelosin.

Iragarkiaren kodea: L2204123