68. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

Herri-lurretako aprobetxamenduak. Eskaerak aurkeztea

Bat etorriz Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamenduan (280/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa) eta Melidako Udalaren herri-lurretako aprobetxamenduen ordenantzan ezarritakoarekin, 15 egun balioduneko epea ezartzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskaerak egiteko Melidako Udalaren herri-lurzatien aprobetxamendua adjudikatzeko, 2023-2032 aldirako, herritarrendako lehentasuneko adjudikazioaren eta zuzeneko adjudikazioaren prozeduren bidez.

Interesdunek, baldin betetzen badituzte herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen egungo araudian ezarritako baldintzak, beren eskabideak aurkeztu ahal izanen dituzte, Melidako Udalaren Idazkaritzan, jendea hartzeko ordutegian, astelehenetik ostiralera.

Adjudikazio hau arautzen duten baldintzak ikusgai daude udal bulegoetan, interesdun guztien eskura.

Eskaerak aurkeztuko dira Udalak emandako eredu ofiziala erabiliz.

Prozedura honen bidez adjudikatzen ez bada, enkante publiko murriztuaren bidez adjudikatuko da, indarra duen araudiari jarraikiz.

Melidan, 2022ko martxoaren 17an.–Alkate udalburua, María del Valle Coca Pueyo.

Iragarkiaren kodea: L2204041