68. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

5/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2022ko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 22an, Luzaideko Udaleko Kudeaketa Batzordeak hartutako erabakia, hasiera batez onesten zuena 2021eko ekitaldiko aurrekontuko 5. aldaketa. Legez ezarritako jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Aparteko kreditua:

1.4121.6920005.–Abeltzaintzako azpiegituren proiektua Luzaiden, 2021-2022 kanpaina: 3.362,42 euro.

Honela finantzatuta:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 3.362,42 euro.

Luzaiden, 2022ko martxoaren 23an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2204360