68. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Aldaketa, Leitzako Herri Aretoko erabilera eta prezio publikoak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Leitzako Udalak, 2021eko azaroaren 30ean egindako osoko bilkuran, Leitzako Herri Aretoko erabilera eta prezio publikoak arautzen dituen udal ordenantza aldatzeko hasierako onespena eman zuen.

Erabaki hori 2022ko urtarrilaren 18an argitaratu zen, 2022ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Epe hori iragandakoan inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsirik gelditu da aipatu ordenantzen aldaketa; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legean eman dion idazketaren ariora.

Leitzan, 2022ko martxoaren 23an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

ALDAKETA, LEITZAKO HERRI ARETOKO ERABILERA ETA PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZAN

7.7. Eskaerak.

(...)

–Eskaerak gutxienez 10 egun natural lehenago eginen dira. Burutu nahi den jarduerarako teknikaria beharko balitz eskaera hilabete bat lehenago eginen da. (Hiletak, agur zibilak edo salbuespenezko beste kasu batzuk izan ezik; horiek, gutxienez 24 orduko epean eskatu ahal izanen dira).

Iragarkiaren kodea: L2204342