68. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Xehetasun azterlana, Aurizberriko 9. poligonoko 78. lurzatian. Behin betiko onespena

Erroibarko Udalak, 2022ko otsailaren 9ko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Aurizberriko 9. poligonoko 78 lursailari dagokion xehetasun azterlana, Ruben Salon Chicek sustatua, lursailean dagoen etxebizitzaren eraikin osagarri bat egin ahal izateko.

Argitara ematen da Lurraldearen Antolakuntzako eta Hirigintzako Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Lege Foru Dekretuaren 74. artikuluan, 79. artikuluarekin korrelazioan, ezarritakoarekin bat.

Erroibarren, 2022ko martxoaren 18aan.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2204198