68. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Gas natural likidotuaren biltegi satelite berria, gehienez 120 m³ biltegiratzeko ahalmena duena, eta gasa kanalizatzeko instalazioa, gero biltegi berria lehendik dagoen sarera konektatzeko, Lekunberriko udal mugartean. Sustatzailea Nedgia Navarra SA da (GNL-Lekunberri espedientea).

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean eta gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta haren hornidura egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuan ezarritako ondorioetarako, Nedgia Navarra SAren honako eskaera hau jartzen da jendaurrean:

Proiektu honetarako administrazio baimena eta gauzatzeko onespena: gehienez ere 120 m³ biltegiratzeko ahalmena izanen duen gas natural likidotuaren biltegi berri baterako instalazioak gauzatzea baimentzeko proiektua, Lekunberriko udal mugartean.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Era berean, esteka honetan eskuratu daiteke informazioa:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/espediente-gnl-lekunberri

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari zuzenduak, 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko martxoaren 15ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria. Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2203968