67. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOETAKO LIMITACIONES MENDIKO BATZARREA

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Ameskoetako Limitaciones Mendiko Batzarreak, 2022ko martxoaren 21ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoaren aldaketa.

Erabaki hau Batzarraren bulegoetan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuarekin.

Jendaurreko aldia inork erreklamaziorik egin gabe iragaten bada, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Zudairin (Ameskoabarrena), 2022ko martxoaren 24an.–Batzarreko burua, Marta Pérez de Albéniz Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2204414