67. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUDAIRI

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Zudairiko Kontzejuaren batzarrak, 2022ko martxoaren 10ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022. urteko aurrekontu orokor eta bakarra.

Onetsitako aurrekontua Batzarraren bulegoetan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko apartatuan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Zudairin, 2022ko martxoaren 23an.–Kontzejuko burua, Diego Iriarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L2204335