67. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

30/2022 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Deikaztelun goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

2021eko uztailaren 23an, Eduardo Ryan Murua jaunak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU ordezkatuz, instalazio hau egiteko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eskatu zituen, baita onura publikoa duela zehazki deklaratzeko ere:

–Xedea: “Lizarra-Allo” zirkuituan 13,2 kV-eko goi tentsioko aireko lineako 51 zenbakiko euskarria aldatzea.

–Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

–Espedientea: SAT11226 (Erreferentzia: 2021-099 OB. 100853147).

–Instalazioaren kokalekua: Deikazteluko udal-mugartea.

–Xedea: inguru horretako zerbitzuaren kalitatea hobetzea.

–Ezaugarri teknikoak: Honako jarduera hauek gauzatuko dira:

  • Hormigoi dardaratuzko 51 zenbakiko euskarria ordeztea, eta C- 4500-16E motako sareta-euskarri berria jartzea.
  • 50 zenbakiko eta 52 zenbakiko euskarrien artean, baoak berriz tenkatzea orain dagoen LA-110 eroalearekin.
  • 51 zenbakiko eta 1701 zenbakiko euskarrien artean dagoen LA-56 eroalea ordeztea, eta 47-AL1/8-ST1A (LA 56) eroalea jartzea.

Betetzeko abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa, 30 egunez jendaurrean jarri ziren I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera eta instalazioak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza. Ondorio horietarako, iragarki bat jarri zen 2021eko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 7koan, baita Diario de Navarra egunkariko 2021eko urriaren 15eko edizioan eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren Atarian ere.

Epe hori igarota, ez da alegaziorik jaso proiektu hau dela eta.

Halaber, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluetan ezarritakoarekin bat, proiektuaren kopia igorri zitzaion Deikazteluko Udalari, eta 30 egun balioduneko epea eman zitzaion ados zegoela edo haren kontra zegoela adieraz zezan, eta, hala bazegokion, bidezkoak ziren baldintza teknikoak ezar zitzan. Era berean, errege dekretu horren 144. artikuluan ezarritakoa betez, proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatzaren berri eman zitzaion Deikazteluko Udalari, 30 egun balioduneko epean jendaurrean jar zezan, ediktu taulan.

Errege dekretu horren 127. eta 131. artikuluetan xedatutakoa dela bide, epe hori igarota Deikazteluko Udalak erantzunik eman ez duenez, ulertu behar da ados dagoela proiektuari baimena ematearekin, baita exekuzio-proiektuan proposatutako zehaztapen teknikoekin ere.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa), eta betez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa,

EBAZTEN DUT:

1.–I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematea aipatutako instalaziorako.

2.–Zehazki deklaratzea instalazioak onura publikoa duela, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

3.–Onestea instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Fermín Manrique Larraza bideetako ingeniariak (25.294 elkargokide zenbakia) sinatua. Hogeita lau hilabete eman zaizkio obrak gauzatzeko.

4.–Instalazioak gauzatu beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

5.–Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsi beharko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaeraren ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

6.–Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

7.–Ebazpen hau Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

8.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

9.–Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

10.–Ebazpen hau Deikazteluko Udalari jakinaraztea, eta ohartaraztea beronen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko martxoaren 8an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2203598