67. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Aldaketa, 2022ko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2022ko martxoaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko ekitaldiko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Iratxetan (Leotz), 2022ko martxoaren 17an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2204381