67. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

1/2022 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2022ko martxoaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2022ko ekitaldirako aurrekontu orokorrean 1/2022 aldaketa egiteko espedientea, aparteko kreditua sortzen duena “Espainiako Hiri Agenda Tokiko Ekintza-Plana Orbaibarrerako” planaren ekintzak gauzatzeko.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3. artikuluarekin bat, errespetatu behar dira aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak, espediente hau tramitatzean eta onestean. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan xedatzen duenari jarraikiz, zeinak igortzen baitu aipatutako 216.3. artikulura, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek eta bizilagunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan ezarritako jendaurreko aldia iragan ondoren; nolanahi ere, behin betiko onespena argitaratu beharko da.

Iratxetan (Leotz), 2022ko martxoaren 17an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2204040