67. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROTZ

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Errozko Kontzejuko Batzarrak, 2022ko urtarrilaren 26an egindako bilkuran, 2022ko ekitaldirako gastuen eta diru-sarreren aurrekontu bakarra hasiera batez onetsi zuen, bai eta hura betearazteko oinarriak ere, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Jendaurrean egoteko epea iragan da eta inork ez duenez aurkeztu erreklamaziorik, iragarkia 2022ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 21ean, argitaratu ondoren, aurrekontua behin betiko onetsi da eta laburpena honako hau da:

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.750,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 10.650,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 22.125,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 34.525,00 euro.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 15.450,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 100,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 18.875,00 euro.

Gastuak, guztira: 34.425,00 euro.

Errotzen, 2022ko martxoaren 18an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Ortega Avila.

Iragarkiaren kodea: L2204090