67. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladore izateko 110 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Bigarren izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan zeladore izateko 110 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoari jarraikiz (2019ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 5ekoa), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lorturiko puntuen araberakoa, eta horrekin batera, puntuaziorik altuenak izateagatik deitutako lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen hori 2021eko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 27koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 3315/2021 Ebazpenaren bidez (2022ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 31koa), izangai horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu ziren zeladorearen lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien, salbu eta María Idoya Tolosana Bazan andreari, Ernesto Zudaire Burgui jaunari, Rhut Sanz Marin andreari, M.ª Angeles Urmeneta Tejero andreari eta María Yolanda Ángeles Ezcurdia Valle andreari, ebazpen horretan adierazitako arrazoiengatik.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 7ko 578/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 57. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 21ekoa), María Idoya Tolosana Bazán andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu zen, zeladorearen lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaion.

Esleitutako lanpostuez jabetzeko epea amaituta, borondatezko eszedentzia eman zaie honako hauei lanpostuaz jabetzen diren egun beretik aurrera, administrazio publiko berean edo beste batean aritzeagatik: Iñaki Oses Ayerra jaunari, desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandan, Cesar Mendibil Garcia jaunari, Ulises Denia Fernández jaunari eta María Luisa Aurensanz Agustín andreari, igoera txandan, eta Miren Julene Orue Dueñas andreari, txanda irekian.

Horrenbestez, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa betez, probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengoak diren izangaiekin betetzen dira lanpostu hutsak.

Lanpostu bat desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandakoa denez, proposatzen da txanda hori gainditu dutenen zerrendan hurrengoa den izangaia izendatzea: Jesús Félix Echeverria Echeverría jauna. Proposamen hori 2022ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 4koan.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 599/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 57. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 21ekoa), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu zuten pertsona hori, zeladorearen lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaion.

Gainerako lanpostu hutsei dagokienez, nola izangai gehiagorik ez dagoen igoera txandan gainditu dutenen zerrendan, txanda irekian gainditu duten izangai hauekin beteko dira, puntuazioaren hurrenkeraren arabera.

Aurreko guztia kontuan hartuta, izendapen proposamena osatu behar da, eta honako hauek bertan sartu: Raquel Ochoa Andrés andrea, María Ángeles Ruiz Barcos andrea, María Lourdes Zabalza Irigoyen andrea, María Josefa de Irizar Malo andrea, Itziar Zulet Ganuza andrea, Ramón Etayo Andueza jauna, Francisco Javier Chocarro Lainez jauna eta José Miguel Pérez de Eulate Bermejo jauna, guztiak txanda librekoak.

Horrenbestez, bidezkoa da:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan zeladorearen 110 lanpostu betetzeko deialdiko izendapen proposamena izangai hauekin osatzea:

–Txanda irekia.

OCHOA ANDRES, RAQUEL

RUIZ BARCOS, M.ª ANGELES

ZABALZA IRIGOYEN, M.ª LOURDES

DE IRIZAR MALO, M.ª JOSEFA

ZULET GANUZA, ITZIAR

ETAYO ANDUEZA, RAMÓN

CHOCARRO LAINEZ, FRANCISCO JAVIER

PEREZ DE EULATE BERMEJO, JOSE MIGUEL

2. Deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

3. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko martxoaren 22an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Pedro Ardaiz Labairu.

Iragarkiaren kodea: F2204405