67. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2022ko urtarrilaren 25ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren plantilla organikoa 2022rako.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Cabanillasen, 2022ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2204099