67. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, 2022ko martxoaren 21eko osoko bilkuran hala erabakita, behin betiko onetsi dira Udalaren 2022ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz. Hasierako onespenaren erabakia, 2021eko abenduaren 2koa, 2022ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 3an.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 57.050,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 4.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 8.500.00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 75.322,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 15.361,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 35.812,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 48.855,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 244.900,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 17.000,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 59.750,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 100,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 45.050,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 130.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 5.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 256.900,00 euro.

Beraskoainen, 2022ko martxoaren 24an.–Alkate udalburua, José Luis Larrea Cenoz.

Iragarkiaren kodea: L2204379