2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AÑORBE
2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Añorbeko Udalak, 2022ko martxoaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022. urteko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin.
Añorben, 2022ko martxoaren 18an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2204110