1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratu bati aldaketa nabarmen ez-funtsezkoa egiteko espedientea, Valle de Odieta SCLk sustatua.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, aditzera ematen da zabaldu dela jendaurrean jartzeko epea, 2022ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 9koan, argitaratutako iragarkiaren bidez hasi zena, hain zuzen ere 2022ko maiarzaren 16ra arte, egun hori barne. Epe horretan espedienteko dokumentazioa jendearen eskura egonen da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, iruña), jendea hartzeko orduetan (8:30etik 14:00ak arte), edozein pertsona fisiko edo juridikok hura aztertu eta, nahi izanez gero, alegazioak jarri ahal izan ditzan.
Espedientea | Ingurumen baimen integratuaren aldaketa nabarmena |
Kodea | 0001-0040-2021-000039 | Hasiera eguna | 2021-12-23 |
Unitate kudeatzailea | Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua |
Sailkapena | Legeria | A jarduera | B jarduera |
17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa | 1. eranskina / 10.15 taldea | – |
Abenduaren 16ko 1/2016 ELD | – | I. eranskina, 5.4.a) |
2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa | – | I. eranskina, 5.3.b).i) |
21/2013 Legea, abenduaren 9koa | II. eranskina / 1. f) multzoa | II. eranskina / 9. e) multzoa |
Instalazioa | Esnetarako behien ustiategia (A jarduera) eta hondakin organikoen biometanizazio planta (B jarduera). |
Titularrak | Valle de Odieta SCL / Hibridación Termosolar Navarra SL |
Zentroaren zenbakia | 3106509002 |
Tokia | 17. poligonoa, 48., 50., 51., 52., 53., 54., 55. lurzatiak, “Corraliza de Tomillar” alderdia |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 607.519,000 eta Y: 4.684.429,000 |
Udalerria | Caparroso |
Proiektua | Digestato likidoaren tratamendua, laboreak ureztatzeko ur gisa berrerabiltzeko |
Informazioa eskatzeko organoa | Baimen Bulegoa: autprema@navarra.es |
Alegazioak aurkezteko organoa | Baimen Bulegoa: Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan. –Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus). –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz. |
Iruñean, 2022ko martxoaren 23an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F2204498