64. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

30/2022 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, ES15310188 kodearekin inskribatutako ekoizle baimenaren titularra aldatzea baimentzen duena, Daniel Hernández Medina jaunaren izenean jartzeko.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan eskabide orokor bat jaso da 2022ko martxoaren 8an, Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistro Nazionalean ES15310188 zenbakiarekin inskribatutako José Hernández Martínez ekoizle baimenaren titulartasuna aldatzeko, Daniel Hernández Medina titular berriaren izenean jar dadin.

Eskatzaileak hau erantsi dio eskabideari:

–Titular berriaren NANa.

Ugalketarako Materiala Ziurtatzeko eta Landare Osasuneko Bulegoak egiaztatu du eskaera horren arrazoiak egokiak direla, aurkeztutako dokumentazioa aski dela eta eskatutakoa egitea bidezkoa dela, hori guztia bat etorriz Mintegiko mahatsondo landareak kontrolatu eta ikus-onesteko Erregelamendu Teknikoarekin.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

Adierazitakoarekin bat eta Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 28ko 16/2019 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetzea erabiliz, ebazpen horren bidez Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi baitziren indarreko araudiak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari esleitutako nekazaritza arloko administrazio eskumen batzuk,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistro Nazionalean ES15310188 kodearekin inskribatutako ekoizle baimenaren titulartasuna aldatzeko, Daniel Hernández Medina jaunaren izenean jar dadin.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2022ko martxoaren 11n.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F2203777