63. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

47C/2022 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Irazoizko Grupo Fromageries Bel España SL enpresaren hitzarmen kolektiboko 2021eko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iraizozko Grupo Fromageries Bel España SL enpresaren hitzarmen kolektiboko 2021eko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31007952012000), erregistro honetan 2022ko otsailaren 3an sartu zena, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2022ko urtarrilaren 28an izenpetua, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektibo, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko otsailaren 27an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iraizozko Fromageries Bel España SL enpresaren hitzarmen kolektiboko 2021eko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2202938