63. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Dirulaguntza izenduna C.A. Cirboneroren alde, 2021erako. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 614548.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/614548).

C.A. Cirboneroren helburuetako bat da, bere estatutuen arabera, kirol-jarduera fisikoak egitea eta futbolaren eta, oro har, kirolaren ariketa fisikoa bultzatzea, sustatzea eta zabaltzea. Dirulaguntza izenduna eman zaio Club Atlético Cirbonero klubari, hark egiten dituen jarduerak Cintruenigoko herriarendako interes sozial handikoak direla uste baita.

Cintruenigon, 2021eko azaroaren 25ean.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2203688