2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARGOTA
Aldaketa, Eraikuntzak eraikitzeko eta zaharberritzeko laguntzen gaineko ordenantzan. Hasierako onespena
Bargotako Udalak, 2022ko martxoaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea Bargotako udalerrian eraikuntzak eraiki eta zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bizilagunek eta interesdunek hura azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik egin ezean, erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta aldatutako testua osorik argitaratuko da.
Bargotan, 2022ko martxoaren 17an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Cristina Remírez Marquínez.
Iragarkiaren kodea: L2204016