63. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGEZA

Aldaketa, Kontzejuko hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Agezako Kontzejuko Batzar Irekiak, 2021eko irailaren 15ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Kontzejuko hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantza.

Jendaurreko epea iragan denez ordenantzari inolako erreklamazio, kexa edo oharrik egin gabe, behin betiko onetsi da ordenantzaren aldaketa, jarraian ematen dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluarekin.

Agezan, 2022ko martxoaren 8an.–Kontzejuko burua, Alejandro Egea Landarech.

ONETSITAKO ALDAKETA

22. artikulua. Nola eginen diren ehorzketak.

Antzinatasun ordenari jarraituz, gaur egun Agezarekin lotura izateari utzi dioten hilobirik zaharrenetatik hasiko da.

Ordena hori aldatu ahal izanen da, baldin eta senideek eskatzen badute beste senide batzuen hilobietan ehorzteko eta 10 urtetik gorako antzinatasuna badute.

23. artikulua. Errauts-kutxatilak ehorztea.

Errauts-kutxatilak ehortziko dira hilerrian horretarako ezarritako tokian.

24. artikulua. Plaken neurriak (errautsak).

Karelak edo altxaerak lurrerako: 50 cm zabal eta 55 cm garai gehienez, eta ezin izanen dira paretan finkatu.

TASAK

1.–Ehorzketak.

a) Agezako Kontzejuan erroldatuak eta zuzeneko ahaideak (gurasoak, seme-alabak eta ezkontideak): salbuetsita.

b) Agezako Kontzejuan erroldatu gabeak: 300 euro.

Salbuetsirik geldituko dira b) kasuan, eritasunagatik edo zainketak behar izateagatik erroldaturik ez dauden herritarrak, eta berdin erlijiosoak. Halakoetan a) kasukoekin parekatuko dira eta ez dute deus ordaindu beharko.

2.–Errauts-kutxatilak ehorztea.

a) Agezako Kontzejuan erroldatuak eta zuzeneko ahaideak (gurasoak, seme-alabak eta ezkontideak): salbuetsita.

b) Agezako Kontzejuan erroldatu gabeak: 150 euro.

Salbuetsirik geldituko dira b) kasuan, eritasunagatik edo zainketak behar izateagatik erroldaturik ez dauden herritarrak, eta berdin erlijiosoak. Halakoetan a) kasukoekin parekatuko dira eta ez dute deus ordaindu beharko.

3.–Berriz lurperatzea.

a) Agezako hilerriko hilobi batetik atera eta 10 urteko antzinatasuna duen beste hilobi batean ehorztea: salbuetsita.

b) Agezako hilerriko hilobi batetik atera eta horretarako prestatutako hilobi batean ehorztea: salbuetsita.

c) Beste hilerri batetik atera eta 10 urteko antzinatasuna duen beste hilobi batean ehorztea: 150 euro.

d) Beste hilerri batetik atera eta horretarako prestatutako hilobi batean ehorztea: 150 euro.

Iragarkiaren kodea: L2203790