61. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 25a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

OLAZTI

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga 2022rako. Borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2022ko martxoaren 15etik maiatzaren 3ra izanen dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2022ko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez, Info-local zerbitzuaren bidez edo www.olazti.com atariaren bidez. Helbideratuko ordainagiriak 2022ko apirilaren 12an kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarrita errekarguak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira.

Olaztin, 2022ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2203819