61. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 25a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

342/2020 prozedura arrunta

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den 342/2020 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan 426/2021 epaia eman da 2021eko abenduaren 30ean eta irmo geratu da. Hona hemen haren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

426/2021 Epaia.

Lehendakaria: Francisco Javier Pueyo Calleja jauna.–Magistratuak: Antonio Sánchez Ibáñez jauna.–José Manuel Izquierdo Salvatierra jauna.

Iruñean, 2021eko abenduaren hogeita hamarrean.

Goian aipatutako magistratuek osatzen duten Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi honetako Administrazioarekiko Auzien Salak 0000342/2020 errekurtsoaren autoak aztertu ditu. Errekurtso hori Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren ekainaren 18ko 51E/2020 Ebazpenaren aurka jarri zen. Ebazpen horren bidez, xedatu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Noain Elortzibarko udal mugartean Iruñeko Garraioaren Hiria handitzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedientearen araudia, zortasun aeronautikoei eta 4. fasea berrantolatzeari dagokienez, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAk sustatu duena. Errekurtso horretan honako alderdi hauek parte hartu dute: errekurtsogile gisa, Noain Elortzibarko Udala, Ana Muñiz Aguirreurreta legelariak ordezkatua eta María Inmaculada Aragón Terroba abokatuak zuzendua; demandatu gisa, Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua, Nafarroako Gobernuko aholkulari juridiko eta legelariak ordezkatua eta zuzendua; eta kodemandatu gisa, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA (NASUVINSA), Andrea Leache López prokuradoreak ordezkatua eta Alejandro Rodríguez Valín abokatuak zuzendua.

Txostengilea Antonio Sánchez Ibáñez magistratua da.

Epaitza:

Baietsi egiten dugu Ana Muñiz Aguirreurreta prokuradoreak, Noaingo Udalaren ordezkari prozesal gisa (ordezkaritza egiaztatu du), aurkeztu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, ebazpen honen idazpuruan zehaztutako erabakiaren aurkakoa, eta, horrenbestez, erabaki hori errebokatzen da.”

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 107.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Iruñean, 2022ko otsailaren 25ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Virginia Arias López de Lacalle.

Iragarkiaren kodea: J2202921