61. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CASTEJÓN

Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko Castejongo Solidaridad egoitza mistoan sortzen diren beharrei erantzuteko, zaintzaile gerontologikoaren lanpostua aldi baterako eta administrazio-araubidean kontratatuz betetzeko

Castejongo Udaleko alkateak, 2022ko otsailaren 24an, 88/2022 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testua:

88/2022 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko Castejongo Solidaridad egoitza mistoan sortzen diren beharrei erantzuteko, zaintzaile gerontologikoaren lanpostua aldi baterako eta administrazio-araubidean kontratatuz betetzeko.

Ikusirik hautaketa-probak egiteko beharra, Solidaridad egoitza mistoan gerokultore lanpostuak betetzeko sor daitezkeen beharren ondorioz, aldi baterako kontratatzeko hautagaien zerrenda bat edukitzeko.

Ekainaren 5eko 113/85 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Araudiaren 42.2.C) artikuluan xedatutakoaren arabera, aldi baterako langileak hautatzeko prozedurari dagokionez, dena delako lanpostua aldi baterako betetzeko hautaprobetarako deialdi publikoaren bidez eratutako izangaien zerrendak eratuz, hautaprobetan lortutako puntuazio-hurrenkeraren arabera.

Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.G artikuluak ematen didan eskumenen indarrez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Onestea deialdia Castejongo Udaleko gerokultore lanpostua aldi baterako betetzeko hautagaien zerrenda bat hautaproben bidez eratzeko.

Bigarrena.–Onestea deialdia arautuko duten oinarriak. Ebazpen honi eransten zaizkio.

Hirugarrena.–Izendapenaren berri ematea kalifikazio epaimahaia osatzen duten pertsonei.

Laugarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Castejongo Udalaren webgunean argitaratzeko, deialdiaren oinarri arautzaile onetsiekin batera.

Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Castejonen, 2022ko otsailaren 24an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

DEIALDIA, IZANGAIEN ZERRENDA BAT ERATZEKO CASTEJONGO SOLIDARIDAD EGOITZA MISTOAN SORTZEN DIREN BEHARREI ERANTZUTEKO, ZAINTZAILE GERONTOLOGIKOAREN LANPOSTUA ALDI BATERAKO ETA ADMINISTRAZIO-ARAUBIDEAN KONTRATATUZ BETETZEKO

Oinarriak

Lehena.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da, oposizio-lehiaketa prozeduraren bidez, zaintzaile gerontologikoaren lanpostua betetzeko izangaien zerrenda bat eratzea, Castejongo Solidaridad egoitza mistoan sortzen diren beharrei erantzuteko, zaintzaile gerontologikoaren lanpostua aldi baterako betetzeko. Zerrenda hori erabiltzen ahalko da lanpostu hutsak betetzeko, behin-behineko ordezkapenak egiteko, laneko bajengatik, oporrengatik, eta zerbitzuak indartzea eskatzen duen edozein beharrizan puntualetarako.

1.2. Lanpostua Nafarroako administrazio publikoen D mailan kokatu behar da, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan (abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen ordainsariei buruzko behin-behineko erregelamendua onesten duen uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuan eta udal plantilla organikoan onetsitako lan baldintzak eta ordainsariak izanen ditu.

1.3. Kontratazio zerrendak deuseztatu eta bertan behera utziko ditu xede bererako aurretik egon daitekeen beste edozein zerrenda. Apartatu honen babesean eratutako zerrendak indarrean jarraituko du dagokion lanpostuan sartzeko beste deialdi bat ebatzi arte, eta, bestela, gehienez ere hiru urtez egonen da indarrean.

1.4. Deialdiaren xede den lanpostuaren kategoriarako eta zaintzaile gerontologikoaren lanpostuko zereginetarako egokiak diren lan eta eginkizunetan arituko da. Kontratatzen diren langileak zentroko zuzendaritzaren eta erizaintzako langileen mende egonen dira, eta haien eginkizun nagusia izanen da erabiltzaileei laguntza eta arreta ematea beren kabuz egin ezin dituzten eguneroko bizitzako jardueretan. Erabiltzaileei eta haien ingurukoei arreta pertsonala emateko lanak eginen ditu, eta, oro har, dagozkion eginkizunak beteko ditu, abuztuaren 1eko 82/2012 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat (Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan Mendekotasuna duten pertsonei arreta egiteko teknikariaren tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen baititu).

Bigarrena.–Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.

Parte har dezakete, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Lanbide Heziketako titulu hauetako bat izatea: Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari titulua (Osasuna lanbide arlokoa), Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikari titulua (Gizarte eta Kultura Zerbitzuak lanbide arlokoa), edo bi titulu horietako baten balio berekotzat jo den beste titulu bat.

Beste titulu hauek ere ontzat hartuko dira: Eskola Graduatu titulua, lehen mailako Lanbide Heziketako titulua edo horren balio berekotzat hartutako beste titulu bat, eta, gainera, egoitzako lanpostuetarako, Mendekotasuna dutenei Arreta Soziosanitarioa ematea Gizarte erakundeetan izeneko lanbide ziurtagiria izatea (SSCSO208 kodea).

Eskatzen diren titulazioak eta/edo ziurtagiriak, edo haiek lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eduki beharko dira.

Atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da homologazioa frogatzen duen agiria.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Ez egotea eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua.

2.2. Oinarri honetan jasotako baldintza guztiak betetzen jarraitu beharko da hautaketa-prozesuan zehar eta kontratazio-aldian zehar.

Hirugarrena.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko, eskabidea aurkeztu beharko da Castejongo Udaleko erregistro orokorrean, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako edozein baliabideren bidez, hamabost egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Baldin eskabidea aurkezten bada posta bulego batean, aurkeztu beharko da gutun-azal ireki batean, postako langileek eskabideari jar diezazkioten data eta zigilua, ziurtatu aurretik.

Eskabideak deialdi honetan (I. eranskina) argitaratutako ereduaren araberakoak izanen dira, eta haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

3.2. Izangaiek alegatu egin beharko dituzte deialdi honen zazpigarren oinarriaren arabera kalifikazio epaimahaiak baloratzekoak diren merezimenduak.

3.3. Alegatutako merezimenduak honela egiaztatu beharko dira:

–Enpresaren edo Administrazioaren ziurtagiriak, honako hauek jasotzen dituztenak: zein lanpostutan jardun den eta zerbitzuak zenbat iraun duen, (noiz hasi eta noiz bukatu, guztira zenbat egun adierazita), eta lanaldi mota (partziala edo osoa).

–Lan-bizitza.

Merezimenduak baloratzean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak baizik ez dira kontuan hartuko. Geroagoko merezimenduak ez dira aintzat hartuko. Dokumentazioa aurkezten ez bada eskabideetarako ezartzen diren epean eta moduan, merezimenduak ez dira baloratuko.

3.4. Eskabideari agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

a) NANaren fotokopia.

b) Deialdi honetan eskatzen den titulazioaren fotokopia konpultsatua.

c) Izangaiek alegatutako merezimenduen frogagiriak, deialdi honi jarraituz.

3.5. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

Laugarrena.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Castejongo Udaleko alkate udalburuk izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du. Zerrenda hori Udalaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratuko da.

4.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo bost egun balioduneko epean, izangai baztertuek erreklamazioak egin ditzakete eta beren eskabideetan egindako akatsak zuzendu, horrelakorik baldin bada, idazkia aurkeztuz Castejongo Udaleko erregistro orokorrean.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioak ebatzita, Castejongo Udaleko alkate udalburuak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta jendaurrean jarriko dira Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean berean zehaztuko da lehen proba non, noiz eta zein ordutan hasiko den.

Bosgarrena.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: David Álvarez Yanguas, Castejongo Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: Julia Manrique España, Castejongo Udaleko lehen alkateordea.

–Mahaikidea: Susana Gutiérrez Perelló, Castejongo Udaleko Gizarte Zerbitzuko gizarte-langilea.

Ordezkoa: Inés Fernández García, Corellako Udaleko Gizarte Zerbitzuko gizarte-langilea.

–Mahaikidea: Idoia Sola Irisarri, Castejongo Egoitzako zuzendaria.

Ordezkoa: Anyuri Gorjon Lizarbe, Cortesko Carmen Bellido egoitzako zuzendari asistentziala.

–Mahaikidea: Idoya Gurucelain Izco, Castejongo Udaleko langileen ordezkaritzak izendatua.

Ordezkoa: Asunción García Ruiz, Castejongo Udaleko langileen ordezkaritzak izendatua.

–Mahaikide idazkaria: Cecilio Fernández Azcona, Castejongo Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Mari Carmen Chueca Murillo, Milagroko Udaleko idazkaria.

5.2. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta organo dei egileari hala adierazi, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako jasoak dauden arrazoiak suertatzen direnean.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaia osatzen duten kideak errekusatzea, inguruabar horiek gertatzen direnean.

Epaimahaia aldatzen bada, abstenitzeko edo errekusatzeko legez ezarritako arrazoiak direla eta, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera emanen da horren berri.

5.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, bertan ez badago kideen gehiengo osoa gutxienez.

Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza jasotzen ahalko du proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

Seigarrena.–Oposizio-lehiaketaren nondik-norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den moduan.

6.2. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Zazpigarrena.–Lehiaketaldia.

7.1. Lehiaketaldia ez da baztergarria izanen, eta 20 puntu eskuratzen ahalko dira gehienez, II. eranskinaren arabera banatuta, honako atal hauetan:

–Egindako zerbitzuak: 5 puntu, gehienez.

–Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten prestakuntza ikastaroak: 10 puntu, gehienez.

–Elikagai-manipulatzailearen txartela izatea: 5 puntu.

7.2. Izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko azalpenak eta datu osagarriak eska ditzake epaimahaiak noiznahi.

Epaimahaiak baremoaren atal bakoitzean izangaien merezimenduak berrikusi eta baloratuko ditu. Epaimahaiak ez du inoiz aintzat hartuko izangaiak aurretiaz azaldu eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du atal bakoitzerako ezarritako puntuazioa baino handiagorik eman.

7.3. Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitara emanen du izangai bakoitzak lortutako puntuazioa. Behin-behineko kalifikazio horien kontra izangaiek alegazioak egin ditzakete bost egun naturaleko epean, Castejongo Udalaren erregistro orokorrean.

Lehiaketaldiko puntuazio osoa oposizioaldian lortutako puntuazioarekin batuko da, eta horrela aterako da oposizio-lehiaketako puntuazio guztia.

Zortzigarrena.-Oposizioaldia.

8.1. Oposizioak bi proba izanen ditu, bat teorikoa eta beste bat praktikoa. Oposizioaldiko puntuazioa, gehienez ere, 70 puntukoa izanen da. Plika sistema erabiliko da zuzentzeko.

Lehenbiziko proba: proba objektiboa. Galdera labur batzuei edo test motako galdera batzuei erantzun beharko zaie idatziz, III. eranskineko gai-zerrendan jasotzen diren gaiei buruz. Gehieneko puntuazioa 35 puntukoa izanen da, eta baztertzailea izanen da gutxienez 15 puntu lortzen ez dituztenentzat.

Bigarren proba: proba praktikoa. Banakako proba praktiko bat egin beharko da idatziz, lanpostuko eginkizunekin zerikusia duena. Gehieneko puntuazioa 35 puntukoa izanen da, eta baztertzailea izanen da gutxienez 5 puntu lortzen ez dituztenentzat.

8.2. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat aldean dutela agertu beharko dute, eta oposiziotik baztertuta geldituko dira agertzen ez direnak.

8.3. Behin-behineko kalifikazio horien kontra izangaiek alegazioak egin ditzakete bost egun naturaleko epean, Castejongo Udalaren erregistro orokorrean.

Bederatzigarrena.–Epaimahaiaren proposamena.

9.1. Ariketen balorazioa amaitu eta, hala badagokio, erreklamazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak Castejongo Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko du aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendaren proposamena, guztira lortutako puntuazioaren arabera.

Guztizko puntuazioa kalkulatzeko, batu eginen da lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako puntuazioa.

9.2. Hautagaien artean behin betiko azken puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, zozketa bidez ebatziko dira.

9.3. Oinarri honetan ezarritako jarduketak bukaturik, epaimahaiak alkateari igorriko dizkio hautapen-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, onets dezan. Horrekin batera, hautapen prozesuaren espediente osoa ere helaraziko dio.

9.4. Alkatetzak onetsi ondoren, izangaien zerrenda Castejongo Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko da.

Hamargarrena.–Kontratazio zerrenden kudeaketa.

Atal honen babesean eratutako zerrendak indarrean jarraituko du harik eta dagokion lanpostuan sartzeko beste deialdi bat ebazten den arte edo Alkatetzaren ebazpen bidez zerrenda hori indarrik gabe uzten den arte, eta, gehienez ere, hiru urtez, onesten denetik hasita, deialdi honen lehenengo oinarrian ezarritakoaren arabera.

Hamaikagarrena.–Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda kudeatzeko arauak.

11.1. Deitzea.

Epaimahaiak proposatu eta horretarako onetsitako zerrendan dauden pertsonei dei eginen zaie, deialdiaren xedeko lanpostuetan sortzen diren beharren arabera.

Izangaiei dagokien zerrendan duten lehentasun hurrenkeraren arabera eginen zaie deia, lortutako puntuazio hurrenkeraren arabera.

Hala ere, dei horretan kontuan hartuko da xedatuta dagoena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean, zazpigarren xedapen gehigarrian, 3. apartatuan.

11.2. Deiak egiteko arau orokorrak.

1.–Errazago aurkitu ahal izateko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen jakinarazi beharko dute. Horrez gain, harremanetarako beste telefono batzuk edo helbide elektroniko bat eman ditzakete. Informazio hori etengabe eguneratua eduki beharko dute.

2.–Oro har, telefonoz kontratu bat eskaintzeko, gutxienez hiru saiakera eginen dira izangai bakoitzarekin, hark jakinarazitako bideak erabiliz, eta deiak bi eguneko epean banatuz.

3.–Dei bakoitzaren oharra jasoko da, gorabeherak, eguna eta ordua aipaturik.

Izangai batekin harremanetan jarri eta kontratatzeko eskaintza eginez gero, erantzuten ez badu bi orduko epean, uko egiten diola ondorioztatuko da eta 11.4 apartatuan xedatutakoa aplikatuko zaio.

4.–Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengo ageri denari dei eginen zaio, eta horrela harik eta eskaintzen den lanpostua bete arte.

5.–Hiru hilabetekoak edo laburragoak izanen direla aurreikusten den kontratazioetan edo lanpostua premiaz bete behar eta dei egiteko ezarritako bi eguneko epea itxaron ezin denetan, izangaiarekin harremanetan jartzea lortu ondoren lanean berehala hastea onartzen duen lehen izangaiari eskainiko zaizkio, artikulu honen 3. apartatuan ezarritakoa bete beharrik gabe.

6.–Kontratu bat onartzen duten izangaiei ez zaie beste lanpostu bat betetzeko kontratazioa eskainiko, deialdia beste lanpostu bati dagokion beste zerrenda batetik egiten denean izan ezik.

7.–Lanaldi partzialeko aldi baterako kontratazioen kasuan, lehentasunez eskainiko zaie kontratazio partzialaren ondoren lanaldi osoan sortzen diren lanpostuak; beraz, interesdunak lanaldi osoa beteko du, hala nahi badu, eta kontratazio partziala dagokion deialdira pasatuko da.

11.3. Deiak amatasun, aitatasun edo adopzio lizentzia kasuetan.

Amatasun, aitatasun edo adopzio lizentzia hartzeko ezarrita dagoen epearen barruan aldi baterako kontratu bat sinatzeko deia jaso eta kontratua onartzen duten izangaiei lanpostu hori erreserbatuko zaie lanean benetan hasten diren arte, orduan sinatuko baitute kontratua.

Kontratua onartzen ahalko dute, bakar-bakarrik, baldin eta, kontratuak ustez izanen duen iraupena ikusita, aukera badute lanpostuan benetan hasteko.

Lanean hasiko dira amatasun edo adopzio lizentziarako ezarritako epea bukatzen den egunean, edo lehenago, interesdunak eskatzen badu, betiere erditu ondoren amarendako ezarritako nahitaezko atsedenaldia bukatuta.

11.4. Kontratatzeko eskaintzari uko egitea.

Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten baldin badio, zerrenda horretako azken tokira pasatuko da, honako egoera hauetakoren batean dagoela frogatu ezean, kasu horretan duen postuari eutsiko baitio:

–Lizentzia izatea amatasun, aitatasun, adopzio edo harreragatik.

–Aldi baterako ezintasuna izatea.

–Lan-kontratu bat indarrean izatea.

–3 urte baino gutxiagoko semea edo alaba zaindu beharrean egotea.

–Zaindu behar izatea bigarren mailara arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, berez baliatu ezin dena adina, istripua edo eritasuna dela kausa.

–Norberaren ezkontza, baldin eskainitako kontratuaren hasiera eguna badago hura eratu ondoko edo aurreko hamabost egun naturalen barnean.

Kasu horietan, izangaia deitzeko moduan ez dagoela agertuko da aldi baterako kontrataziorako izangai-zerrendan, harik eta izangaiak berak deitzeko moduan agertzeko eskatzen duen arte.

Apartatu honetan adierazitako egoeretako batean dauden izangaiek 7 egun naturaleko epea izanen dute, uko egiten dioten lanpostua eskaintzen zaien egunetik, hori agiri bidez eta behar bezala justifikatzeko. Hala eginez gero, lanpostuari uko egin ziotenean zerrendan zuten postu berean segituko dute.

Izangaia berriro lanerako prest badago, zerbitzuak emateko prest dagoela jakinarazi beharko du, uko egitea justifikatu zuen egoeraren amaiera-data adierazten duen dokumentazioaren bidez. Jakinarazpen hori egiten ez den artean, ukitutako izangaiak ez dira deitzeko moduan egonen, eta ez zaie inolako lanposturik eskainiko deialdi honi dagokion zerrendatik.

11.5. Zerrendako azken tokira joatea.

Sei hilabeteko epean, zerrendako azken tokia hartuko dute izangaiari egotz dakiokeen arrazoiren batengatik kontratua sinatzen ez duten izangaiek, behin deialdiaren ondoriozko lanpostua onartu ondoren.

11.6. Zerrendetatik baztertzea.

Izangaiak zerrendatik baztertuta geldituko dira honako kasu hauetan:

a) Probaldia ez gainditzea.

b) Lanpostua bertan behera uztea.

c) Sinatutako kontratuari uko egitea.

d) Lanpostuari arrazoirik gabe uko egitea.

e) Kondenatua izatea pertsonen aurkako dolozko delituagatik, bereziki adinekoak, mendekoak edo aitortutako desgaitasuna dutenak.

11.7. Lan-kontratuak.

Gerokultore lanposturako hautagaiei aldi baterako administrazio-kontratu bat eskainiko zaie, eta horren iraupena izanen da eragiten duen premiaren araberakoa. Kontratu horren araubide juridikoa izanen da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta hura garatzeko araudian xedatutakoaren araberakoa.

Hamabigarrena.–Errekurtsoak.

12.1. Deialdiaren, oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat jar daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

12.2. Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

Eskabide orria (PDFa).

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

1.–Egindako zerbitzuak: atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 5 puntukoa izanen da.

Arlo pribatuan edo publikoan gerokultore gisa lan egindako urte bakoitzeko, lanaldi osoan, puntuazioa honela banatuko da:

–0,5 puntu urteko, arlo pribatuan;

–1 puntu urteko, arlo publikoan.

Atal honetan gehienez ere 5 puntu eskura daitezke.

Lanaldi osoan emandako zerbitzuei aplikatuko zaizkie puntuazio hauek eta proportzionalki baloratuko dira lanaldi partzialean egiaztatutako merezimenduak.

Urteak osoak ez badira, kontuan hartuko da zerbitzuak zenbat egunetan egin diren, eta horren arabera esleituko zaie puntuazioa izangaiei.

2.–Elikagai-manipulatzailearen txartela izatea: 5 puntu.

3.–Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten prestakuntza-ikastaroak: atal honi dagokion puntuazioa ez da 5 puntutik gorakoa izanen.

20 ordu edo gehiagoko ikastaroak onartuko dira, eta puntu bat emanen da ikastaro bakoitzagatik.

III. ERANSKINA

Oposizioaren gai-zerrenda

1.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: auzotarren eskubideak eta betebeharrak (18. artikulua), Antolamendua (19., 20., 21., 22. eta 23. artikuluak), eta Eskumenak (25. eta 26. artikuluak).

2.–2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua onesten duena: antolamendua eta eskumenak (35., 41., 46., 47., 49., 50. eta 123. artikuluak).

3.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: udalen funtzionamendua (77. artikulua), Zerbitzu publikoak (189., 190., 191. eta 192. artikuluak) eta Langileak (233., 236. eta 237. artikuluak).

4.–Castejongo Solidaridad egoitza mistoan onartzeko eta egoteko araudia.

5.–Erizaintzako oinarrizko teknikak.

6.–Pazientearentzako laguntza psikologikoa eta osasunaren sustapena.

7.–Lantaldeko harremanak.

8.–Ospitaleko higienea eta materialaren garbiketa.

9.–Administrazio eragiketak eta osasun arloko dokumentazioa.

Iragarkiaren kodea: L2203776