58. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2021eko abenduaren 16an egin ohiko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko ekitaldirako onetsiriko aurrekontuan 2/2021 aldaketa egiteko espedientea. Kreditu-gehigarria da, Eskola Sustatzailearen soldaten gastua finantzatzeko 2021eko irailetik abendura bitartean, eta haren zenbatekoa, guztira, 6.350 euro da. Mankomunitateko udalen ekarpen gehigarriaren bidez finantzatuko da.

Espedientea udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Epe hori iragaten bada alegaziorik jaso gabe, behin betikoa bilakatuko da 2/2021 aurrekontu-aldaketa, eta argitaratu eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2022ko martxoaren 7an.–Mankomunitateko burua, Fabiola Martínez Sancho.

Iragarkiaren kodea: L2203391