56. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2021-S-77

Aguilar Kodeseko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Aguilar Kodeseko Udala.

Xedea: Aguilar Kodeseko saneamendu obretarako baimena, eta hondakin uren isurketarako baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Linares ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Aguilar Kodes (Nafarroa).

Araztegi berri bat egitea aurreikusten da, honela osatua: iragazki biologikoaren sistema (din-don sistema) lehen mailako dekantazioarekin, egungo Imhoff tankea aprobetxatuz, eta bigarren mailako dekantazioa, eraikiko den Imhoff tanke berriarekin.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko otsailaren 22an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2203268