56. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-A-82

Juan Tomás Recalde Recaldek honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua ematea eskatu du:

Ur-ibilgua: Zaraitzu ibaia.

Hargunearen udalerria: Ezkaroze (Nafarroa).

Hargunearen tokia: UTM ETRS89 (655270, 4750328), 30. eremua.

Erabilera: ureztatzea.

Erabileraren tokia: Ezkarozeko (Nafarroa) 2. poligonoko 49. eta 51. lurzatiak.

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,001.

Gehieneko bolumena urtean: 5,5 m³.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea, 1 l/s-ko uneko gehieneko emaria, Zaraitzu ibaitik, eskuinaldetik, motoponpa mugikor batekin. Motoponpak mahuka baten bidez bulkatuko du ura ureztatu beharreko lurzatiraino edo 200na litroko 3 bidoitaraino. Ura ekainetik irailera hartuko da, biak barne, eta xedea 301 m²-ko baratze bat eta 225 m²-ko lorategi bat ureztatzea izanen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Halaber, eskuragarri izanen da superficiales@chebro.es helbide elektronikoaren bidez eskaera egiten dutenentzat. Horretarako, hitzordua eskatu beharko da aldez aurretik 976711000 telefonoan edo información al ciudadano@chebro.es helbide elektronikoan.

Zaragozan, 2022ko otsailaren 8an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2203006