56. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2021-EXT-33

Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Ur komisarioak 2021eko azaroaren 23an hartutako Erabakiaren bidez, honako kontzesioaren eskubidea azkentzeko espedientea ireki da, iraungi delako: Otzola errekan 190 l/s-ko emaria duen ur aprobetxamendua, “Arrarasko zentral hidroelektrikoa” izenekoan energia elektrikoa ekoizteko, Basaburuko udal-mugartean (Nafarroa). Kontzesio hori Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2004ko apirilaren 21ean emandako Ebazpenaren bidez eman zen.

Aprobetxamendurako eskubidea Ur Erregistroko A sekzioko 39. liburuko 141., 142., 143. eta 144. orrian dago inskribatua, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2006ko urriaren 27an emandako eskualdatze ebazpenaren bidez, titular hauen alde: Nemesio Latasa Iriarte, María del Carmen Balda Elizalde, Juan José Aldaba Lecumberri, Jon Alberdi Etxaniz eta Alaitz Gogorza Uncín jaun-andreak; A sekzioko 39. liburuko 141. orriari dagokion inskripzioaren ezaugarriak baizik ez dira aldatuko.

Arrarasko zentral hidroelektrikoaren lanak ez ziren gauzatu eta, beraz, ez dago jasota aprobetxamendua eta harekin lotutako zortasunik denik ere.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta azkentzeko prozedura honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost (25) egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo horren web-orrian, ondoren esaten den estekan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Halaber, epe horretan eskuragarri egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Informazio Publikoaren Zerbitzuan, Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza, bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara), eta beharrezkoa da horretarako aldez aurretik hitzordua eskatzea 976 711 000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbidean.

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko du alegaziorik ezarritako epean, baina alegaziorik egiteak ez dio ematen egiten duenari espedientean interesduna delako izaera.

Zaragozan, 2022ko otsailaren 10ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2202870