56. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Zurukuaingo UEZUR9 unitatea birpartzelatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Deierriko Udalak, Alkatetzaren 2022ko otsailaren 21eko ebazpenaren bidez,

EBAZTEN DU:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Zurukuaingo UE-ZUR-9 unitatea birpartzelatzeko proiektua, Miguel Sanzen jaraunsleek sustatua. Proiektua hasiera batez onetsi zen Alkatetzaren 2021eko abenduaren 29ko ebazpenaren bidez, eta 2022ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 13an.

Bigarrena.–Birpartzelatzeko espedientearen behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta espedienteko interesdunei banan-banan jakinaraztea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau administrazio bidean irmotzen denean, Jabetza Erregistrora igortzea Udaleko Idazkaritzak luzatutako ziurtagiria, bai eta behar bezala eginbidetutako birpartzelazio proiektuaren ale bat ere, inskriba dadin, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

Aritzalan (Deierri), 2022ko otsailaren 28an.–Alkatea, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2203100