56. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Alfa y Omega Consulting SL.

Jarduera: Osagai ezberdinak dituzten solteko ongarri solidoak biltegiratzea, nahastea, ontziratzea eta banatzea, nekazaritzako, abeltzaintzako eta ingurumeneko sektorerako.

Tokia: Murietako katastroko 1. poligonoa, 821. lurzatia.

Murietan, 2022ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Roberto Lana Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: L2202979