56. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hiltegiaren erabilpenaren tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Baztango Udalak 2022ko otsailaren 24an egindako ohiko osoko bilkuran erabaki zuen hasiera batean onestea hiltegiaren erabilpenaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta interesdun orok espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituen alegazioak aurkez ditzan, 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da ezen jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsita geldituko dela aldaketa, eta testua osorik emanen dela argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Baztanen, 2022ko otsailaren 24an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2203314