56. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

62/2022 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez eskolaldi jarraitua edo eskolaldi malgua ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxe batzuetan, 2022-2023 ikasturteari begira.

Hezkuntzako zuzendari nagusiak irailaren 30ean emandako 411/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta Hezkuntza Berezikoetan, hala publikoetan nola pribatu itunduetan, eskolaldi jarraitua eta eskolaldi malgua modu esperimentalean ezartzeko prozedura arautuko duten jarraibideak onetsi ziren 2021-2022 ikasturterako (2022ko urtarriletik aurrera) eta 2022-2023 ikasturterako.

Aipatu 411/2021 Ebazpenean ezarri ziren ikastetxe eskatzaileek bete beharreko baldintzak eskolaldi jarraituaren edo eskolaldi malguaren ezarpena onesteko.

Ikastetxe eskatzaileek aurkeztutako proiektuak azterturik eta aipatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik.

Ikusirik Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendariaren txostena, 2022-2023 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxe batzuetan eskolaldi jarraitua edo eskolaldi malgua modu esperimentalean ezartzearen aldekoa.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2022-2023 ikasturtean, modu esperimentalean, Haur eta Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxe batzuetan eskolaldi jarraitua edo eskolaldi malgua ezar dadila onestea, Hezkuntzako zuzendari nagusiak irailaren 30ean emandako 411/2021 Ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen dituztelako (I. eranskinean dago ikastetxe horien zerrenda).

2. 2022-2023 ikasturtean, modu esperimentalean, Haur eta Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxe batzuetan eskolaldi jarraitua ezar dezatela ezestea, Hezkuntzako zuzendari nagusiak irailaren 30ean emandako 411/2021 Ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen ez dituztelako (II. eranskinean dago ikastetxe horien zerrenda).

3. Ebazpen honen eta bere eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

Iruñean, 2022ko otsailaren 25ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA

2022-2023 ikasturtean eskolaldi jarraitua edo malgua ezartzeko baimena duten ikastetxeak

MOTA

IKASTETXEA

HERRIA

ESKOLALDI MOTA

1

Publikoa

Zumadia HLHIP

Abartzuza

Malgua

2

Publikoa

Almandoz HLHIP

Almandoz

Jarraitua

3

Itundua

Iñigo Aritza Ikastola

Altsasu

Jarraitua

4

Publikoa

Lokiz HLHIP

Antzin

Jarraitua

5

Publikoa

Ezkaba HLHIP

Antsoain

Jarraitua

6

Publikoa

Herri Eskola HLHIP

Arbizu

Jarraitua

7

Publikoa

Nazabal HLHIP

Areso

Jarraitua

8

Publikoa

Arraioz HLHIP

Arraioz

Jarraitua

9

Publikoa

Auzperri HLHIP

Aurizberri (Erroibar)

Jarraitua

10

Itundua

Mater Dei ik. it.

Aiegi

Jarraitua

11

Publikoa

Azpilkueta HLHIP

Azpilkueta

Jarraitua

12

Publikoa

Alaiz HLHIP

Barañain

Jarraitua

13

Publikoa

Eulza HLHIP

Barañain

Jarraitua

14

Publikoa

Los Sauces HLHIP

Barañain

Jarraitua

15

Publikoa

Hilarión Eslava HLHIP

Burlata

Jarraitua

16

Publikoa

Virgen de Gracia HLHIP

Cárcar

Jarraitua

17

Publikoa

San Miguel HLHIP

Doneztebe

Jarraitua

18

Publikoa

Elizondo HLHIP

Elizondo

Jarraitua

19

Publikoa

Erratzu HLHIP

Erratzu

Jarraitua

20

Publikoa

San Esteban HLHIP

Erro

Jarraitua

21

Publikoa

Landagain HLHIP

Etxalar

Jarraitua

22

Publikoa

Orreagako Ama HLHIP

Garralda

Jarraitua

23

Publikoa

Gartzain HLHIP

Gartzain

Jarraitua

24

Publikoa

Andrés Narbarte Xalto HLHIP

Goizueta

Jarraitua

25

Publikoa

Virgen Blanca HLHIP

Uharte

Jarraitua

26

Itundua

Isterria EB

Ibero (Oltza zendea)

Jarraitua

27

Publikoa

Irurita HLHIP

Irurita

Jarraitua

28

Publikoa

Pulunpa HLHIP

Ituren

Jarraitua

29

Publikoa

San Miguel HLHIP

Larraga

Jarraitua

30

Publikoa

Legasa HLHIP

Legasa (Bertizarana)

Jarraitua

31

Publikoa

Erleta HLHIP

Leitza

Jarraitua

32

Publikoa

Lekaroz HLHIP

Lekaroz

Jarraitua

33

Publikoa

Ibarberri HLHIP

Lekunberri

Jarraitua

34

Itundua

Tantirumairu ikastola

Lesaka

Jarraitua

35

Publikoa

Mardones y Magaña HLHIP

Murchante

Jarraitua

36

Publikoa

Otsagabia HLHIP

Otsagabia

Jarraitua

37

Publikoa

Auzalar HLHIP

Orkoien

Jarraitua

38

Publikoa

San Miguel HLHIP

Orkoien

Jarraitua

39

Publikoa

Oronoz HLHIP

Oronoz

Jarraitua

40

Publikoa

Buztintxuri HLHIP

Iruña

Jarraitua

41

Publikoa

Cardenal Ilundáin HLHIP

Iruña

Jarraitua

42

Publikoa

Doña Mayor HLHIP

Iruña

Jarraitua

43

Publikoa

José Mª Huarte HLHIP

Iruña

Jarraitua

44

Publikoa

Rochapea HLHIP

Iruña

Jarraitua

45

Itundua

El Molino HBI

Iruña

Jarraitua

46

Publikoa

Julián Gayarre HLHIP

Erronkari

Jarraitua

47

Publikoa

Saldias HLHIP

Saldias

Jarraitua

48

Publikoa

Hermanas Uriz Pi HLHIP

Sarriguren (Eguesibar)

Jarraitua

49

Publikoa

Joakin Lizarraga HLHIP

Sarriguren (Eguesibar)

Jarraitua

50

Publikoa

Sunbilla HLHIP

Sunbilla

Jarraitua

51

Itundua

Escuelas Pías ik. itundua

Tafalla

Jarraitua

52

Itundua

Erentzun ikastola

Viana

Jarraitua

53

Publikoa

Atargi HLHIP

Atarrabia

Jarraitua

54

Publikoa

Lorenzo Goicoa HLHIP

Atarrabia

Jarraitua

55

Publikoa

Ziga HLHIP

Ziga

Jarraitua

56

Publikoa

Gloria Larrainzar Eugi HLHIP

Zubiri (Esteribar)

Jarraitua

57

Publikoa

Zugarramurdi HLHIP

Zugarramurdi

Jarraitua

II. ERANSKINA

2022-2023 ikasturtean eskolaldi jarraitua ezartzea ezetsi zaien ikastetxeak

MOTA

IKASTETXEA

HERRIA

ESKOLALDI MOTA

1

Publikoa

S. Pedro HLHIP

Mutiloa

Jarraitua

2

Publikoa

S. J. Cadena HLHIP

Iruña

Jarraitua

3

Publikoa

Catalina de Foix HLHIP

Zizur

Jarraitua

Iragarkiaren kodea: F2202886