56. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditoretzako teknikarien hiru lanpostu huts oposizio bidez betetzekoa Izendapen proposamena.

Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren 2021eko otsailaren 10eko Ebazpenaren bidez, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditoretzako teknikarien hiru lanpostu huts oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2021eko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 10ekoan, eta 2021eko 27. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, otsailaren 26koan, argitaratu zen. Deialdia bukatuta, eta haren 7.2 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, kalifikazio-epaimahaiak ondoko erabaki hau jakinarazten du:

Deialdiaren 7.2 oinarrian aurreikusitakoa betez, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariari igortzen zaio auditoretzako teknikarien lanpostuetarako izendapen proposamena, oposizioa gainditu duten honako izangai hauen aldekoa (bakoitzaren puntuazioa adierazi da):

1.–Carlos Ruíz Remírez: 61,84 puntu.

2.–Miryam Sola Núñez: 57,10 puntu.

3.–Irantzu Landívar Roque: 55,93 puntu.

Aditzera ematen da deialdiaren 7.2 oinarrian xedatutakoarekin bat, argitara eman dadin.

Iruñean, 2022ko martxoaren 7an.–Epaimahaiburua, Karen Moreno Orduña.

Iragarkiaren kodea: F2203346