54. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Udalbatzako kideen ordainsariak

Deierriko Udalak, 2022ko otsailaren 17an egin osoko bilkuran, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan ezarritakoarekin,

ERABAKITZEN DU:

1.–Udalbatzako kideen ordainsari edo bilkura-sari hauek ezartzea, karguan jarduteagatik eta Udalaren bilkuretara egiazki joateagatik:

–Alkatetza: Udalak, alkate karguan dedikazio partzialean aritzeagatik, 12.260,36 euro gordin ordainduko ditu urtean, gehi Gizarte Segurantzako enpresa kuota. Horiek hilero ordainduko dira, behar diren kenkariekin. Hori eskuraturik, ezin da saririk hartu kide anitzeko organoetara joateagatik.

–Gainerako udalkideak: Udalaren osoko bilkuretara egiazki joateagatik 70 euro gordin jasoko dituzte bilkura bakoitzeko.

2.–Udalkide guztiek eskubidea izanen dute kalte-ordainak jasotzeko beren karguan aritzean sortutako egiazko gastuengatik, behar bezala baimendurik badaude eta justifikatzen badira, hurrengoetan.

3.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan.

Aritzalan (Deierri), 2022ko otsailaren 22an.–Alkatea, Edorta Lezaun Etxalar.

Iragarkiaren kodea: L2203162