54. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Ordenantza orokorraren, arau eta ordenantza fiskalen eta 2022rako kargen aldaketak behin betiko onartzea

Larragako Udalak, 2021eko abenduaren 23an egin bilkuran, 2022ko ekitaldirako zerga arloko erabakiak hartu zituen eta, halaber, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea ordenantza orokorretan, arau eta ordenantza fiskaletan eta/edo, behar den kasuetan, halakoei dagozkien tarifei buruzko eranskin edo artikuluetan; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2022ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 11n, eta legeak ezarritako jendaurreko epea iragan da inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsirik gelditu dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarriari jarraikiz. Jarraian ematen da onetsitako aldaketen testua.

Aldatu ez diren gainerako ordenantza eta arau fiskalek indarrean jarraituko dute, 2021eko ekitaldiko tarifa berberekin.

Behin betiko onespen honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para dezakete, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezarritako kasuetan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita, aldez aurreko errekerimendua egiten ahalko bada ere, lege horren 44. artikuluan zehazten diren moduan eta epeetan.

Larragan, 2022ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

I.–NAHITAEZ ORDAINARAZI BEHARREKO UDAL ZERGETARAKO KARGAK ETA PONDERAZIO INDIZEAK

1. Lurraren kontribuzioa:

–Hiri-lurreko ondasunen gainean: %0,35.

–Landa-lurreko ondasunen gainean: %0,80.

2. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,00.

3. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %21eko karga bakarra tarte guztientzat. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak honela geldituko dira ezarriak 2022rako eta hurrengo urteetarako, osoko bilkuran kontrakoa erabaki ezean: martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eguneratzen denean, urtero zehazten den legezko gehieneko zenbatekoa, jarraituz legearen 175.2 artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

4. Ekonomia jardueren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 154. artikuluan xedatua aplikatuz, “1,40” indizea, ekonomia jardueren gaineko zergaren tarifei dagozkien kuoten gainean.

II.–ORDENANTZA OROKORRAK

1.–18. ORDENANTZA

Larragako udal hilerria arautzen duena

(2016ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 30ean).

18. artikulua aldatzen da. Honela geratzen da testu berria:

18.1. artikulua. Hilobian beste hondar batzuk egonda, hilotzak edota gorpu-hondakinak nitxoetan edo lurreko hilobietan edota gorpuzkiak kolunbarioetan ehorzteak hura erabiltzeko emakida berri bat dakar berekin titularrak aukeratutako aldirako, ehorzketaren egunetik zenbatzen hasita, salbu eta emakida 15.1 artikuluan araututako legezko gehieneko epearen azken aldian badago, kasu horretan luzapena gehieneko epe horrek mugatuko baitu. Bi kasuetan, edonola ere, tarifetan dagozkion murriztapenak eginen dira, ordenantza fiskalari jarraituz eta artikulu honen 3. zenbakian xedatutakoa alde batera utzita.

Aurreko lerroaldean azaldutako kasuaz landa, hilobien erabileraren gaineko ehorzketa eskubideen eskualdaketek ez dute aldatuko kontzesio epearen iraupena.

18.2. Panteoien kasuan, egin daitezkeen ondoz ondoko ehorzketek eta hilobien erabileraren gaineko hileta eskubideen eskualdaketek ez dute aldatuko kontzesio epearen iraupena.

Hala ere, salbuespen bat egonen da: kontzesioa edo, bestela, luzapena bukatzeko falta den epea gorpuak hobitik ateratzeko ezarritako denbora baino txikiagoa izan daiteke; beraz, gorpu bat orduan panteoian lurperatzen bada, epe hori automatikoki luzatuko da gorpuak hobitik ateratzeko behar den denborarako; bien bitartean, ezin izanen da inor ehortzi.

18.3. Ehorzketetan errautsen beste hondar edo hautestontzi batzuk daudenean, lurrean, nitxoetan edo kolunbarioetan egindako emakida berritzeko erabakia aukerakoa izanen da hilerrian ehorzteko administrazio-emakidaren modalitateko emakiden titularrentzat, berrogeita hamar urteko aldirako, harik eta 40 urte igaro arte hasierako egunetik edo azkenekoz berritu zenetik, eta jarraiko ehorzketak egiten ahalko dira denbora-tarte horretan, baldin eta Larragako udal hilerria arautzen duen ordenantzaren 70. artikuluan xedatutakoa betetzen bada (aurreko ehorzketatik 5 urte igaro badira betiere).

Horrelako emakiden titularrek berritzearen alde egiten badute, Larragako udal hilerriko hileta zerbitzuak erabili eta emateagatiko tasak eta eskubideak arautzen dituen ordenantza fiskalaren arabera dagozkien tarifen gaineko murrizketak aplikatuko dira, ordenantza horretan ezarritako arauei jarraikiz betiere.

III.–ORDENANTZA ETA ARAU FISKALAK

1.–6. ORDENANTZA FISKALA

Bide publikoko eta herrilurretako lurzoru, hegalkin eta zorupearen aprobetxamendu berezietako tasak arautzen dituena

(1997ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 27an. Aldaketak argitara eman ziren 2011ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 17an, 2014ko 37. NAOn, otsailaren 24an, 2016ko 47. NAOn, martxoan 9an, 2018ko 83. NAOn, maiatzaren 2an, eta 2021eko 59. NAOn, martxoaren 15an).

Xedapen Iragankorra aldatu da, eta honela idatzita geldituko da:

Xedapen Iragankorra.

2020ko urtarrilaren 1etik aurrera eta 2020, 2021 eta 2022. urteetan, kendu egiten dira lurzoruan erabilera pribatiboagatiko edo aprobetxamendu bereziagatiko tasak, “I.3. Tabernetako terrazak” epigrafean (mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, barrak, eguzkitakoak, itxiturak eta ostalaritza jardueretarako baimendutako antzeko beste elementu batzuk).

2.–7. ARAU FISKALA

Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoei buruzkoa

(1997ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 27an).

5. artikulua (Tarifak) aldatu eta honela geratzen da:

a) Armairua:

ADIN TARTEAK

IGERILEKUAK, EGUNEKO SARRERAK

(eurotan)

INSTALAZIOETARAKO ABONAMENDUAK (*)

Urtean

(eurotan)

Hilekoa

15 egun

(eurotan)

30 egun

(eurotan)

2004-2017 artean jaioak

5,00

28,00

14,00

24,00

1957-2003 artean jaioak

5,00

55,00

20,00

39,00

1956an edo lehenago jaioak

5,00

28,00

14,00

24,00

b) Udala: tarifa bereziak (tramitazioa Udalaren bulegoetan):

Desgaitasuna duten pertsonak (%50 baino gehiago)

%50eko murriztapena adin tarteari dagokion tarifan

Desgaitasuna duten pertsonak (%50 baino gutxiago)

%50eko murriztapena adin tarteari dagokion tarifan

Desgaitasuna duten adingabeak (%50 edo gehiago)

Salbuetsirik

Familia ugariak

kategoria orokorra (3-5 seme-alaba)

%20ko murriztapena adin tarteari dagokion tarifan, baldin eta familiako kide guztiek egiten badute abonamendua

Guraso bakarreko familiak

kategoria orokorra (2-3 seme-alaba)

%20ko murriztapena adin tarteari dagokion tarifan, baldin eta familiako kide guztiek egiten badute abonamendua

Familia ugariak

kategoria berezia (5 seme-alaba edo gehiago)

%50eko murriztapena adin tarteari dagokion tarifan, baldin eta familiako kide guztiek egiten badute abonamendua

Luzaroko langabeak (12 hilabete edo gehiago)

%50eko murriztapena adin tarteari dagokion tarifan, baldin eta familia-unitatean inolako diru-sarrerarik ez badago

(*) Abonamenduek ahalmena ematen dute igerilekua eta kiroldegia (pilotalekua) urte osoan erabiltzeko (ez bakarrik udako denboraldian igerilekuetan sartzeko).

c) Pilotalekua erabiltzea (kantxa ordu bakoitzeko) eta dutxa zerbitzua:

ERABILTZAILEA

KIROL JARDUERAK

Pilota

Besteak

Abonatua

5,00 euro

10.00 euro

Abonatu gabea

15,00 euro

30.00 euro

d) Argiztapena:

Pilotalekua: 2,50 euro/ordua.

Padel pista: 2,00 euro/ordua.

e) Padel pista erabiltzea (kantxa ordu bakoitzeko) eta dutxa zerbitzua:

Padel pista: 8,00 euro/ordua.

3.–10. ORDENANTZA FISKALA

Larragako udal hilerria erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituena

(2016ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 30ean. Aldaketa argitara eman zen 2018eko 83. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 2an).

Tarifen Eranskinaren 4. epigrafeari 4.7, 4.8 eta 4.9 azpiepigrafeak gehitzen zaizkio. Hona edukia:

4.7. Ehorzketan errautsen beste hondar edo hautestontzi batzuk daudenean, lurrak, nitxoak edo kolunbarioak ehorzketengatik emakida berritzeko unean titularrek urte kopuruari dagokionez epe luzeagokoa den modalitate bat aukeratu nahi badute, aurreko emakidatik igaro ez diren urteengatiko murrizketak edo horien luzapena –4.4 arauan edo epigrafean aurreikusia– hainbanatzeko, kanon edo tarifa berriari dagokion ehunekoa aplikatuko da.

4.8. Ehorzketan errautsen beste hondar edo hautestontzi batzuk daudenean, lurrak, nitxoak edo kolunbarioak ehorzketengatik emakida berritzeko unean titularrek urte kopuruari dagokionez epe laburragokoa den modalitate bat aukeratu nahi badute, aurreko emakidatik igaro ez diren urteengatiko murrizketak edo horien luzapena –4.4 epigrafean aurreikusia– hainbanatzeko, kanon edo tarifa berriari dagokion ehunekoa aplikatuko da.

4.9. 4.4 erregelan edo epigrafean ezarritakoa gorabehera, ehorzketetan errautsen beste hondar edo hautestontzi batzuk daudenean, lurrean, nitxoetan edo kolunbarioetan egindako emakida berritzeko erabakia aukerakoa izanen da hilerrian ehorzteko 4.3 epigrafean (ehorzketarako administrazio-emakida, berrogeita hamar urteko aldirako) aurreikusitako emakiden titularrentzat, harik eta 40 urte igaro arte hasierako egunetik edo azkenekoz berritu zenetik, eta jarraiko ehorzketak egiten ahalko dira denbora-tarte horretan, baldin eta Larragako udal hilerria arautzen duen ordenantzaren 70. artikuluan xedatutakoa betetzen bada (aurreko ehorzketatik 5 urte igaro badira betiere). Horrelako emakiden titularrek emakida berritzea aukeratzen badute ere aplikatuko dira aurreko arauak, kasuan kasu.

Iragarkiaren kodea: L2202916