54. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

32/2022 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez garatu egiten baitira Lanbide Heziketako teknikari tituluak lortzeko probei dagozkien epaimahaiei buruzko alderdiak, 2021-2022 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emandako abenduaren 30eko 8/2020 Ebazpenaren bidez, dei egin zen Lanbide Heziketako teknikari tituluak lortzeko probetarako, 2021-2022 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan. Ebazpen horretan honako hauek zehazten dira, besteak beste: ebazpen horren xede diren lanbide moduluak eta heziketa zikloak, modulu bakoitzeko plazen kopurua, probetarako kokaleku izanen diren ikastetxe publikoak, inskripzio, onarpen eta matrikulazio prozesuaren egutegia, bateraezintasunak eta baliozkotzeak barne.

Ekainaren 27ko 76/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 8. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, ebaluazio batzorde bat eratuko da heziketa ziklo eta zentro bakoitzerako, irizpide nagusitzat harturik deialdiaren xedeko lanbide modulu bakoitza irakasle arduradun bakar bati esleitzea, eta Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez arautuko dira horiek.

Orobat, Erizaintzako Zainketa Lagungarrien heziketa ziklorako koordinazio batzorde bat eratuko da; Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu hura osatuko duten batzordeburua eta hiru batzordekide, eta Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez arautuko da.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak “Erizaintzako Zainketa Lagungarriak” heziketa-zikloko proben koordinazio batzordeari eta ebaluazio batzordeari buruzko alderdiak arautzeko emaniko aldeko txostena aztertu da, eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Errege Dekretuaren bidez esleitu zaizkidan ahalmenak baliatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Modulu bakoitzaren arduradunak izanen diren irakasleak izendatzea, kontuan izanik, halaber, Lanbide Heziketako teknikari tituluak lortzeko proba libreetarako deialdia izan duten heziketa ziklo bakoitzerako ebaluazio batzordeetako batzordekideak ere izanen direla irakasle horiek. Pertsona horien zerrenda ebazpen honen 1. eranskinean dago.

2. “Erizaintzako Zainketa Lagungarriak” erdi mailako heziketa zikloan Lanbide Heziketako teknikari titulua lortzeko proba libreak gauzatzeko koordinazio batzordea osatuko duten pertsonak izendatzea. Pertsona horien zerrenda ebazpen honen 1. eranskinean dago.

3. Ebaluazio eta/edo koordinazio batzordeetako kideek eginiko lanak justifikatzeko dokumentu ereduak zehaztea, ebazpen honen 2. eranskinean zehaztutakoei jarraikiz betiere.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuari, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalari, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari eta ukitutako ikastetxeei.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko otsailaren 22an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

1. ERANSKINA

Moduluen arduradun izendatutako pertsonak eta ikastetxe bakoitzeko ebaluazio batzordeko kideak

–Batzorde bakoitzerako, batzordeburu eta idazkari gisa nor arituko den adierazten da.

Ikastetxea: ESTNA IB (Iruña) Zikloa: Erizaintzako Zainketa Lagungarriak

Administrazio eragiketak eta osasun arloko dokumentazioa

Delgado Muñoz, Elisa Montserrat

Pazientearentzako laguntza psikologikoa eta osasunaren sustapena

Delgado Muñoz, Elisa Montserrat

Lantaldeko harremanak

Les Ochoa, Erika

Erizaintzako oinarrizko teknikak

Navas Villamañan, María Jesus

Ospitaleko Higienea eta Materialaren Garbiketa

Sola Azcoiti, Soledad (batzordeburua)

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Sanchez Chocarro, Ana (idazkaria)

Laguntza odontologikoaren/estomatologikoaren teknikak

Valencia Mendía, María Isabel

Lantokiko prestakuntza (LP)

García-Herreros Casajús, Cecilia

Ikastetxea: ESTNA IB (Iruña) Zikloa: Osasun Emergentziak

Oinarrizko patologia eta anatomofisiologia

Bermejo Garde, Ana

Ibilgailuaren mekanikako prebentziozko mantentze-lanak

Goikoa de Lorenzo, Alberto Iñaki

Larrialdi planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak

Maia Almándoz, Ainara

Laguntza psikologikoa larrialdi egoeretan

Hermosilla Azanza, María

Hasierako osasun arreta larrialdi egoeretan

Soriano Segarra, Lidón

Osasun arreta berezia larrialdi egoeretan

Garcia Burcio, Xabier

Eriak ebakuatu eta lekualdatzea

Erdozáin Larrañaga, Miguel (idazkaria)

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Sánchez Chocarro, Ana

Enpresa eta ekimena

Sánchez Chocarro, Ana

Osasun logistika larrialdietan

Garcia Garcia, Jose María

Osasun ekipamendua

Venzala Bascoy, Elisabet

Telelarrialdia

Venzala Bascoy, Elisabet

Larrialdien batzordeko burua: Sola Azcoiti, Soledad

Ikastetxea: Hezitzaile Eskola (Iruña). Zikloa: Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta

Mendekotasuna duten pertsonentzako arreta antolatzea

Del Pozo Vazquez, Juan María

Gizarte trebetasunak

Santaolalla Marcilla, María Leire

Komunikaziorako laguntza

Del Pozo Vazquez, Juan María

Osasun laguntza

Subiza Huarte, Garazi (idazkaria)

Arreta higienikoa

Subiza Huarte, Garazi

Mendekotasun egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta beharrak

Santolalla Marcilla, María Leire

Etxeko laguntza

Esparza Fernandez, Ignacio

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Jauregui Iturrioz, Egoitz

Lehen sorospenak

Subiza Huarte, Garazi

Arreta eta laguntza psikosoziala

Esparza Fernandez, Ignacio

Telelaguntza

Del Pozo Vazquez, Juan María

Enpresa eta ekimena

Jauregui Iturrioz, Egoitz

Laguntza-harremana

Del Pozo Vazquez, Juan María

APSD batzordeko burua: Etxeberria Ruiz, Eider.

Ikastetxea: María Ana Sanz ikastetxe bateratua (Iruña). Zikloa: Administrazio Kudeaketa

Enpresa komunikazioa eta bezeroarentzako arreta

Nueno Bernués, María Paz

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Martínez de Azagra Garde, María Pilar

Salerosketako administrazio eragiketak

De Godos Rodríguez, María Teresa

Kontabilitateko teknika

Oscáriz Moso, Gemma Isabel

Giza baliabideen administrazio eragiketak

Santesteban Iturralde, Francisco Javier (batzordeburua)

Oinarrizko ingelesa

Sainz Madrazo, Pilar

Web orrietako edukien kudeaketa

García Roldán, Eduardo (idazkaria)

Diruzaintzako eragiketa osagarriak

Domeño Rayo, María

Informazioaren tratamendu informatikoa

Molina Fernández, Francisca

Enpresa eta Administrazioa

García Roldán, Eduardo

Enpresa ikasgelan

Maeztu García de Galdeano, Iranzu

Kontabilitateko dokumentazioaren tratamendua

Ruiz Ayensa, María Victoria

Ingelesa

Iriarte Martínez, Alfonso

Lantokiko prestakuntza

Santesteban Iturralde, Francisco Javier

Ikastetxea: Lizarrako LHI Zikloa: Erizaintzako Zainketa Lagungarriak

Administrazio eragiketak eta osasun arloko dokumentazioa

Egaña Querejeta, Beatriz

Erizaintzako oinarrizko teknikak

Larrea Velilla, Laura

Ospitaleko Higienea eta Materialaren Garbiketa

Garcia Rio, María Pilar

Pazientearentzako laguntza psikologikoa eta osasunaren sustapena

Egaña Querejeta, Beatriz

Laguntza odontologikoaren/estomatologikoaren teknikak

Santamaría Sánchez, Irama (idazkaria)

Lantaldeko harremanak

Vázquez Guzmán, Myrian

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Rodríguez García, Estíbaliz

Lantokiko prestakuntza

Díez Bueno, María (batzordeburua)

Ikastetxea: Virgen del Camino ikastetxe bateratu politeknikoa (Iruña). Zikloa: Mantentze-lan Elektromekanikoa

Fabrikazio teknikak

Fernández Diezma, Antonio

Loturako eta muntaketako teknikak

Fernández Diezma, Antonio

Automatismo pneumatikoak eta hidraulikoak

Escribano Elía, José Ignacio (idazkaria)

Planoak interpretatzea makinen mekanizazioan eta mantentze-lanean

Andión Sesma, Luis

Muntaketa eta mantentze-lan elektriko-elektronikoa

Larrión Cartujo, Jesús

Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak

Rodríguez del Río, Joaquín

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Miqueleiz Tamargo, Susana

Muntaketa eta mantentze-lan mekanikoa

Carroza Madurga, Valentín

Linea automatizatuen muntaketa eta mantentze-lana

Armendariz Tabar, Eduardo (batzordeburua)

Enpresa eta ekimena

Barberena Iriarte, Adela

Lantokiko prestakuntza

Carroza Madurga, Valentín

Ikastetxea: Virgen del Camino ikastetxe bateratu politeknikoa (Iruña). Zikloa: Beroa Sortzeko Instalazioak

Makina eta tresneria termikoak

Zúñiga Iriarte, Sergio

Instalazioak muntatzeko teknikak

Pérez Baños, Sergio

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Miqueleiz Tamargo, Susana

Instalazio elektrikoak eta automatismoak

Cerdán Pascual, Itziar

Eguzki-energiako instalazioak muntatzea eta mantentzea

Gálatas Zendoia, Irati

Gasaren eta erregai likidoen instalazioak muntatu eta mantentzea

Navarro Alcaine, Francisco Javier (idazkaria)

Bero-instalazioak konfiguratzea

Zúñiga Iriarte, Sergio

Bero-instalazioak muntatzea eta mantentzea

Navarro Alcaine, Francisco Javier

Ur-instalazioak muntatzea eta mantentzea

Gálatas Zendoia, Irati

Enpresa eta ekimena

Barberena Iriarte, Adela

Lantokiko prestakuntza

Navarro Alcaine, Francisco Javier

FyC Instalazioen Batzordeko burua: Romero Oyarzun, David

Ikastetxea: Virgen del Camino ikastetxe bateratu politeknikoa (Iruña). Zikloa: Mekanizazioa

Mekanizazio-prozesuak

Saralegi Arteaga, Iñigo Aritza

Txirbil-harroketa bidezko fabrikazioa

Arrondo Elkuatz, Xabier

Grafikoen interpretazioa

Dávila Jiménez, Enrique

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Miqueleiz Tamargo, Susana

Sistema automatizatuak

Andión Sesma, Luis

Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa

Maeztu García, Luis María (idazkaria)

Urraduraren, elektrohigaduraren, ebaketaren, konformazioaren eta prozesu berezien bidezko fabrikazioa

Bustingorri Mendigacha, Justo

Metrologia eta saiakuntzak

Elvira Sáez, Marta Elvira

Enpresa eta ekimena

Barberena Iriarte, Adela

Mekanizatu Batzordeko batzordeburua: Laskurain Larrañaga, Abel

Ikastetxea: ETI ikastetxe bateratu politeknikoa (Tutera) Zikloa: Erizaintzako Zainketa Lagungarriak

Administrazio eragiketak eta osasun arloko dokumentazioa

Miedes Lorenzo, María Clara

Erizaintzako oinarrizko teknikak

Merino Íñiguez, Javier (idazkaria)

Ospitaleko Higienea eta Materialaren Garbiketa

Molina Caballero, María

Pazientearentzako laguntza psikologikoa eta osasunaren sustapena

Martínez Arévalo, Juan Ramón (batzordeburua)

Laguntza odontologikoaren/estomatologikoaren teknikak

Rada Pérez, Victorino Javier

Lantaldeko harremanak

Baigorri Sáez, Sonia

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Aibar Ortiz, María José

Lantokiko prestakuntza

Ochoa Lerchundi, María

“Erizaintzako Zainketa Lagungarriak” zikloaren ebaluazio batzordea osatzeko izendaturiko pertsonak

Batzordeburua: Diego Huarte Mateo, Hezkuntza Departamentua.

Batzordekidea: Soledad Sola Azcoiti, ESTNA IB.

Batzordekidea: María Díez Bueno, Lizarrako lanbide hastapenetarako ikastetxea.

Batzordekidea: Juan Ramón Martínez Arévalo, ETI IBP.

2. ERANSKINA

Ebaluazio batzordeen eta koordinazio batzordearen jarduketak justifikatzeko dokumentuak

Jarraian zehaztutako ereduak dituzten egiaztagiriak honako hauek dira:

–Koordinazio batzordearen bilera akta.

–Ebaluazio batzordearen bilera akta.

–Irakasleen jarduketen frogagiria.

–Beste gastu batzuen dokumentuak (kilometroak, dietak, eta abar).

Deskargatu frogagiriak (DOC).

Iragarkiaren kodea: F2202754